Ogi apurrak

‘Basker' eta ‘Euskadi'ren emanaldiak

Data:

  • Hasiera: osteguna, 2017ko apirilaren 27a 19:00:00 CEST
  • Amaiera: astelehena, 2017ko urriaren 2a 21:00:00 CEST

Deskribapena:

Basker eta Euskadi, UPV/EHUko ikertzaileen lanari esker berreskuratutako filmak, Euskal Herriko herri askotan ikusi ahal izango da.

Basker eta Bondei i Baskerland euskal kulturari buruzko bi dokumental dira, Suediako SVT telebistak 1960ko hamarkadan grabatu zituenak. Dokumental horiek ahaztuta egon dira, pasa den urtearen amaieran Argibel Euba etnografoak berreskuratu zituen arte, UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eman zion ikerketa beka bati esker. Katedra horrek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza du. Balio historiko eta etnografiko berezia dute dokumentalek, gaur egun galduta dauden ohiturak jasotzen dituztelako. Eubak dokumentalen deskribapen zehatza osatzeaz aparte, egileei buruzko informazioa, egileek Euskal Herrian bertako gidariekin batera eginiko ibilbidearen deskribapena, filmen analisia eta dokumental bien eragin eta garrantziaren ebaluazioa ere egin ditu. Lan hori guztia Basker liburuan jaso da. UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak kaleratu du liburua, euskaraz eta gaztelaniaz, eta DVDa euskara, gaztelania, frantses eta ingelesezko azpitituluekin.

Bestalde, Euskadi gure lurraldeari buruzko 3Dko lehenengo filma da. René Le Hennaff-ek zuzendu zuen 1936an, zinematografoaren asmatzaile Louis Lumièrek garaian garatu zuen teknika baten bidez. 1937ko apirilean estreinatu zen, Pariseko Olympia antzoki famatuan. ‘Euskadi'k bat egiten du beste hainbat dokumental atzerritarrek planteatzen duten euskaldunak irudikatzeko imajinario erromantikoarekin, baina oraingoan beste gai batzuk ere agertzen dira, adibidez, hirietako irudiak eta turismoaren gaia. Kritika onak izan zituen. Alta, gero, oso gutxi zabaldu zen filma, oso areto gutxik zeukatelako erliebeko zinema proiektatzeko makinaria. Orain berreskuratu da UPV/EHUko Nor taldeko Josu Martínez ikertzaileari esker. "Txukun txukun errealizatutako filma da, teknikoki oso ongi pentsatua, erliebeari ahalik eta zuku gehien ateratzeko", adierazi du Josu Martinezek.

Baskeren hurrengo emaldiak:
Ekainak 7, 19:00. Durango  (HITZ liburu-denda).
Ekainak 8, 19:00. Balmaseda (Emakumeen Etxea).
Ekainak 9, 19:00. Ondarroa (Kofradia Zaharra).
Ekainak 10, 12:00. Portugaleteko Folk Azoka (merkatuan), Elai Alai dantza taldeak antolatuta.
Ekainak 16, 19:00. Bermeo (Arrantzaleen Museoa), Alkartasuna dantza taldeak antolatuta.
Ekainak 17, 12:00. Artea (Herriko Bentan), Udalak antolatuta.
Urriak 2. Stockholm (Cervantes Institutuaren egoitza).

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es