Eduki publikatzailea

Psikologia Aplikatuko Zerbitzuaren tailerrak

2016-2017ko 2. lauhilabetekoa. Doan

Psikologia Aplikatuko Zerbitzuaren tailer hauek prestakuntzako kultur jarduera gisa eskaintzen dira, UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegarritasunaren arloko Errektoreordetzak abala emanda. Tailer bakoitza 12,5 aurrez aurreko ordukoa da eta bi tailer eginez gero ikastegi guztiek  kreditu bat aitortuko dute graduko ikasketetan. Plaza mugatuak direnez, izena emandako hurrenkeran onartuko dira eskariak.

Argibide gehiago eta izen ematea: talleres.spa@ehu.es.

2016/17 ikasturteko bigarren lauhilekoan eskaintzen diren tailerrak hauek dira:

"Emociones y Comunicación. Aprende a gestionar tus emociones en la vida cotidiana" tailerra

Ikasleak komunikazio zailtasunez jabetzea eta horretarako baliabide eta estrategiak eskaintzea dira tailer honen xedeak, emozioekin konektatzea eta identifikatzen jakitea, alegia. Horrez gain, lagungarria izango da egunerokotasunean emozio positiboak eta gatazkatsuak kudeatzeko martxan jar daitezkeen estrategiak ikasteko, komunikazioa esperimentatzeko eta emozioak positiboki kudeatzeko, osasuna hobetzeko funtsezko baldintza gisa.

Arabako Campusa:
Datak: 2017ko otsailaren 23an, eta martxoaren 2an, 9an eta 16an (ostegunak)
Ordutegia: 15:00 – 18:00
Parte hartzaile kop.: 18-21
Lekua: Batzar aretoa, 2 solairua, Elurreta eraikina

Bizkaiko Campusa:
Datak: 2017ko otsailaren 20an eta 27an, eta martxoaren 6an eta 13an (astelehenak)
Ordutegia: 15:00 – 18:00
Parte hartzaile kop.: 18-21
Lekua: 6B gela. 1 solairua Liburutegi nagusia (Leioa)

Gipuzkoako Campusa:
Datak: 2017ko otsailaren 21an eta 28an, eta martxoaren 7an eta 14an (astearteak)
Ordutegia: 15:00 – 18:00
Parte hartzaile kop.: 20
Lekua: Carlos Santamaría Zentroa. 4 ikasgela

"Gestión de las TICs para el ocio" tailerra

Gure ikerketek aipatzen dute egunero 4 ordu baino gehiago IKT aisialdirako erabiltzea ondorio kaltegarriak dituela errendimendu akademikoan eta ongizate psikologikoan. Gaur egun komunikazioaren garrantzia ezagututa eta geure jendearekin beti konektatuak egotearen beharra kontuan izanda, ¿nola lotu Interneta, sare sozialak eta arrakasta akademikoa? Tailer honen helburua Ikasleei IKT aisialdirako kudeaketan eta erabileran laguntzea da.

Arabako Campusa:
Datak: 2017ko otsailaren 21an eta 28an, eta martxoaren 7an eta 14an (astearteak)
Ordutegia: 15:00 – 18:00
Parte hartzaile kop.: 18-21
Lekua: Batzar aretoa, 2 solairua, Elurreta eraikina

Gipuzkoako Campusa:
Datak: 2017ko otsailaren 23an, eta martxoaren 2an, 9an eta 14an (ostegunak)
Ordutegia: 15:00 – 18:00
Parte hartzaile kop.: 20
Lekua: Carlos Santamaría Zentroa, 4 ikasgela

"Desira, Erotismoa eta Tratu onak" tailerra (Euskaraz edo Gastelariaz izango da)

Tailer honen helburua sexualitatearen eta harreman afektibo-sexualen inguruko ideiak, baloreak eta jarrerak aztertzea, hausnartzea eta aldaketak proposatzea da. Bizitza sexualaren erotizazioaren inguruko ikasketa planteatzen du, desira sustatzeko askotariko estrategien entrenamendua eta fantasien, gorputzaren erotismoaren, zentzuen eta plazeraren indartzea.

Bizkaiko Campusa:
Datak: 2017ko otsailaren 16an eta 23an, eta martxoaren 2an eta 9an (ostegunak)
Ordutegia: 15:00 – 18:00
Parte hartzaile kop.: 18-21
Lekua: 6B gela. 1 solairua Liburutegi Nagusia (Leioa)