Eduki publikatzailea

'Emakumea eta Zientzia: 13 izen mundua aldatzeko' erakusketa

Noiz eta non

Noiztik: 2015/09/21 Noiz arte: 2015/10/20, 08:00 - 20:00

Irudia

Deskribapena

Astelehenean, irailak 21, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko hall nagusian (Lehendakari Agirre hiribidea, 83. Bilbo) "Emakumea eta Zientzia: 13 izen mundua aldatzeko" erakusketa egongo da ikusgai. Irailaren 21etik urriaren 20ra bitartean izango da hor, 8:00etatik 21:00etara. Sarrera librea. 

Flora de Pablo, Adela Cortina, Jane Goodall, Susan George, Vandana Shiva, Lourdes J. Cruz, Tebello Nyokong, Hayat Zirari, Dora Barrancos, Jenny de la Torre, Concepción Campa, Ana Mª Cetto eta Elinor Ostrom dira erakusketa horretako 13 izenak.. Erakusketak ikusgai jarriko du hautatutako mundu osoko eta arlo ezberdinetako (Kimika, Historia, Medikuntza, Ekonomia) bikaintasunezko ikertzaile horiek egindako ikerlana.

UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak erakusketa bat antolatu du, Giza Eboluzioa Ikertzeko Zentro Nazionalarekin (CENIEH) eta Tomás Pascual Sanz-CENIEH Katedrarekin elkarlanean, emakumearen zientzi lana eta gizartean lortutako eragina zabaltzeko.

Informazio gehiago, hementxe