Eduki publikatzailea

Giza eskubideak gelaz kanpo

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/18 Noiz arte: 2015/11/12, 09:15 - 15:20

Deskribapena

Asteazkena, azaroaren 18an, 9.15etatik aurrera, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko areto nagusian, Donostian, ‘Giza Eskubideetan Oinarritutako Hezkuntza Hezitzaileentzat' izeneko XVI. Mintegia izango da. Giza eskubideak gelaz kanpo izango da aurtengo edizioan landuko den gai nagusia. Sarrera librea da.

Jarduera Gipuzkoako Foru Aldundiko Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiarekin batera, Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatu du. Aurreko mintegietan egin den bezala, oraingoan ere aztertuko da Giza Eskubideen gaineko lanketa eta horrek sorten dituen kezkak eta buruhausteak.

Tradizionalki, jardunaldi hauek hezitzaile profesional zein bidean daudenak formatzeko guneak izan dira. Espazio hauen bidez hezitzaileek eskuratu dituzte zenbait baliabide Giza Eskubideen inguruko gaiak landu ahal izateko. Aurtengo edizioan giza eskubideak gelaz kanpo nolako egoeran egon diren, dauden eta nola esku-hartzen den zenbait esparrutan azaldu nahi da.

EGITARAUA

  • 9:15-9:30 Ongi etorria. Jardunaldiaren aurkezpena.
  • 9:30-10:30 "Haurren eskubideen babesa". Patxi Agiriano. Haur eta nerabeen babeserako Gipuzkoako Foru Aldundiko zerbitzuburua
  • 10:30-11:15 "Ética y valores en los programas de tratamiento de personas con adicciones". Juan Zubia. IZAN fundazioa
  • 11:15-12:00 "Proyecto Ortzadar.  Casa de acogida de Sorabilla". Iñigo Lasagabaster. Cáritas
  • 12:00-12:30 ATSEDENALDIA
  • 12:30-13:30 "La educación de hijos/as de fareros.  Perspectiva histórica. El caso de la isla de Santa Clara" Dokumentalaren emanaldia. Iñigo Jiménez, Jesús M. Palacios