Ogi apurrak

Erakusketa: 'Ukiyo-e: Mundu ez horren galkor baten irudi japoniarrak'

Data:

  • Hasiera: otsaila 2017
  • Amaiera: martxoa 2017

Tokia:

Las Nieves Eraikuntza
Nieves Cano 33 - 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena:

Arabako campuseko bibliotekak (Nieves Cano K. 30) erakusketa bat hartuko du Kodansha japoniar editorialak argitaratutako liburuen hautaketa agertuz. Bertan jasotzen dira Ukiyo-e arteari dagozkion lanak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Koldo Mitxelena bibliotekako Basterrechea Matoni funtsetik aterata.

Aukera berri bat da gertutik eta bertatik bertara ezagutu ahal izateko biblioteka honetan gordetako funtsak. Oraingo honetan, Ukiyo-e izeneko hautaketa prestatu da, hitzez hitz mundu galkor edo jarioan doan munduko irudiak. Japonian Edo garaian (1600-1868) garatutako artea dugu, gerora Meiji Aroan ere (1868-1912) garatu zena, Edo (Tokio), Osaka eta Kyoto hirietan. Ukiyo-e grabatuen generoa da, xilografiaren bidez egindako grabatuak dira eta garai hartako eszena ohikoak irudikatu ohi dituzte. Esaterako, Kabuki teatroa, Geisha eta samuraien erretratuak, eta baita arrozaren uzta ere. Gai hauetaz gain, zenbait arlotan teknika bera erabiltzen hasi zen sexu esplizituko eszenak agertzen zituen grabatuak modu masiboan ekoizteko. Shunga izenaz ezagututa, eta historian izan den lehendabiziko merkatu pornografikoetako bat izan ziren.

Aspalditxotik hona, Arabako Campuseko bibliotekak hainbat erakusketa egin du unibertsitateko kideei eta, oro har, herritarrei bere funtsak erakutsi eta ezagutarazteko. Interesik lukeen edonor gerturatu ahal da biblioteka ikusezin honetara otsail eta martxoa bitartean, astelehenetik ostiralera 8.00etatik 21.00etara, etenik gabe, eta larunbatetan 9.00etan hasi eta 14.00ak bitartean.

Erakusketaren katalogoa.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es