Gipuzkoako Esperientziaren Ikasgeletako ikasleei diplomak emango zaizkie
Noiz eta non
Noiztik: 2017/06/02 Noiz arte: 2017/05/19, 11:30 - 11:52
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostirala, ekainaren 2an, 11.30ean, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroaren auditorioan, Donostian, aintzatespen diplomak eta bekak emango zaizkie UPV/EHUko Esperientziaren Ikasgeletan (55 urtetik gorakoentzat) ematen den Giza Zientzietako Unibertsitate Tituluaren (2013-2017) hamabosgarren promozioko 48 ikasleei.
UPV/EHUko errektore Nekane Balluerka, campuseko Euskara, Eleaniztasuna eta Ikaslegorako zuzendari Errapel Ibarloza eta Gipuzkoako Esperientziaren Ikasgeletako zuzendari Josu Chueca ekitaldiaren buru izango dira. Halaber, UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakasle Kiko Ruizek ‘Niños, jóvenes y lectura literaria' izeneko hitzaldia eskainiko du. Ikasleen ordezkariak Martina Ullak eta Jose Mari Sagarnak ekitaldian parte hartuko dute ere.
Egitaraua
- CUM JUBILO abesbatza
- Ekitaldiaren hasera: Esperientziaren Ikasgeletako zuzendaria
- Hitzaldia: ‘Niños, jóvenes y lectura literaria'
- 4. mailako ordezkariaren parte-hartzea
- Hamabosgarren promozioko ikasleei beken eta diplomen banaketa
- Ekitaldiaren amaiera: UPV/EHUko errektorea
- CUM JUBILO abesbatza
- Taldeko argazkia (agintariak eta ikasleak) zentroaren sarreran