Ogi apurrak

Tailerra: Isiltasun eta biktimizazio sexuala

Data:

  • Hasiera: asteazkena, 2017ko urriaren 11a 13:30:00 CEST

Tokia:

Donostia - San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena:

Asteazkena, urriaren 11ean, 13.30etan, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko areto nagusian, Donostian, 'Arenas del silencio', dokumentalaren aurkezpena eta eztabaida izango da, haren egile Chelo Álvarez-Stehle kazetari eta dokumentalgilearen eskutik. Jarduera Kriminologiako Euskal Institutuak antolatu du, Eusko Jaurlaritzaren Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak babestuta.

Dokumentalak biktimizazio sexuala aztertzen du, esperientzia propioan oinarrituta, Asian eta Amerikan sexu esplotazioa 15 urtez salatu ostean. sari ugari irabazi ditu lanak.

Sarrera doakoa da, eta ez dago izena eman beharrik.

Emanaldiaren ondorengo eztabaida streaming bidez botako da UPV/EHUren kanalean.

Informazio gehiago: gemmamaria.varona@ehu.eus

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es