Hitzaldia: Emakume ekintzaileak. Berdintasunaren aldeko konpromisoa
Noiz eta non
Noiztik: 2017/10/18 Noiz arte: 2017/10/13, 12:00 - 11:46
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Urriaren 18an, asteazkena, 12:00etan, UPV/EHUren Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Ikasketa Gelan, Donostian. Fabia Silvak, Dronak enpresako zuzendari exekutiboak, eta Gema Climentek, Nesplora enpresaren sortzaileak eta Europako 2017ko emakume berritzaileenetako batek, hitzaldi bana emango dute beren esperientzia pertsonala azaltzeko. Ikastegi horrek berak antolatu du ekitaldia, UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzarekin elkarlanean, ‘Emakume ekintzaileak. Berdintasunaren aldeko konpromisoa' lelopean.
Fabia Silvak Dronak enpresa hango kide guztiekin batera zuzendu ahal izateko ikuspegi globala dauka. Horrez gain, enpresa alor guztietan sustatzeaz arduratzen da, hala estatuan nola nazioartean.
Gema Climent, Nesplora enpresaren sortzailea, neuropsikologoa da, eta aitzindaria da errealitate birtuala jokabidearen mekanismoak errazteko eta hobetzeko erabiltzean.
Sarrera doakoa da, leku guztiak bete arte.