Eduki publikatzailea

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduatuen IV. promozioa

Noiz eta non

Noiztik: 2017/10/26 Noiz arte: 2017/10/23, 18:30 - 16:26

Kokapena

Gradu-aretoa - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Comandante Izarduy 23. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostegunean, urriak 26, 18.30etan hasita, Vitoria/Gasteizko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko gradu aretoan, enpresa administrazio eta zuzendaritzako graduko laugarren promozioa graduatzeko ekitaldia egingo da.

EAZko graduatuen IV. promozioa osatzen duten 58 gradudunen diplomak banatzeko ekitaldiari Miguel Ángel Peña Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen Arabako campuseko koordinatzaileak emango dio hasiera eta bertan egongo dira Iván Igartua UPV/EHUren Arabako campuseko errektoreordea, Pilar García de Salazar diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko foru diputatua, Gorka Urtaran Vitoria/Gasteizko udaleko alkatea, Jon Barrutia fakultateko dekanoa, Miren Artaraz Euskal Gobernuaren Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria eta Nuria Gisbert CIC Energiguneko zuzendaria. Azken hau amabitxi gisa arituko da eta azken ikasgai magistrala emango die promozio honetako ikasleei.