Eduki publikatzailea

VII. ON ZIENTZIA bideo-lehiaketa abian da

Lehenengo argitaratze data: 2016/10/27

Irudia

Elhuyarrek eta DIPCk ON ZIENTZIA bideo-lehiaketaren zazpigarren edizioa antolatu dute, zientzia eta teknologia dibulgatzeko. Teknopolis zientzia eta teknologiaren dibulgaziorako telebista-programaren barruan eratu da lehiaketa.

Publiko-mota guztientzako baliagarriak diren zientzia eta teknologiari buruzko bideo labur eta originalen ekoizpena eta difusioa bultzatzea da lehiaketaren helburua.

Herritar orok har dezakete parte lehiaketan.

Izena emateko epea 2016ko urriaren 19tik 2017ko apirilaren 26ra bitarte izango da zabalik. Bost minutu baino gutxiago irauten duen bideo labur bat aurkeztu behar dute lehiaketako partaideek, gai zientifiko edo teknologiko bati buruzkoa betiere, euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez.

Epaimahaiak hiru sari emango ditu:

  • Dibulgaziozko bideo onenaren saria: 3.000 euro
  • Euskarazko bideo onenaren saria: 2.000 euro
  • Gazte saria (18 urtetik beherakoentzat): 1.000 euro

Oinarriak eta izen-ematea: http://www.onzientzia.tv/eu/2016-2017-lehiaketa/