Irakasleen Unibertsitate Eskola: IKD eremu berria, bai eta aisia eta olgetarakoa

Hona gonbitea, berori erabili, gozatu eta zaindu dezazuen!

Arabako campusak kanpoko eremu berria du unibertsitateko  kide guztien ikaskuntza, aisia eta olgetarako. Zabalik dago campuseko  ikastegien irekiera-ordutegiaren barruan.

Eremu berri hau Irakasleen unibertsitate-eskolaren hegoaldeko zabaldegian kokatzen da eta, zenbait tokitan zurezko bi pergolak babestuta, honako arlo hauek dauzka.

Kirol gunea

  • Kirol zirkuitua, kirol praktikarako 6 makinak osaturik
  • Ping-Pong mahaia
  • Iturria

Egoteko gunea

  • Zabalera handiko zurezko banku lineala, euskarri edo mahai gisa erabil litekeena.
  • Lau multzo ezberdin, mahai eta jesarlekuekin.

Haur-hezkuntzarako gunea

  • Erorketen aurkako zoladura duen eremu irekia da, haur-hezkuntzarako praktikak burutzeko egokia.

Lorategi gunea

  • Lorategi-parterrea sortu da, zuhaitz landatu berriekin hornituta.
Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es