Eduki publikatzailea

Antón Borja. In memoriam

Liburu-erakusketa. Bizkaiko Campuseko Bibliotekan (Leioan)

Lehenengo argitaratze data: 2015/06/22

Irudia

Jubilazioaren atarian eta hala zientzian nola gizartean aktibitate maila handia zuela hil zaigu Anton Borja irakaslea.
Ekonomia Aplikatua I Saileko irakaslea zen eta Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean eta Lan Harremanen Eskolan eman zituen klaseak. Ekonomia kritikoaren partaide peto-petoa zen, komunikabide handiek izkutatzen dituzten horietakoa.
Unibertsitate irakasle eta ikertzaileekin maiz gertatzen den bezala, bere eragina nabarmena da profesional berrien belaunaldietan, dagoeneko prentsan agertu denez. Ikertzaile gisa guztion ezagutzari egindako ekarpenak betirako egongo dira komunitate zientifikoaren eta gizarte osoaren eskura.
Bizkaiko Campuseko Leioako Bibliotekak omenaldi xumea egin nahi izan dio bere argitalpenen erakusketa bibliografikoaren bitartez. Bibliotekako 2. solairuan dago ikusgai, mailegu mostradorerako sarreran.