Ogi apurrak

Urrutiko sarbidea eta WIFI-a

Urrutiko sarbidea

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko kide bazara eta liburutegiko baliabide elektronikoetara unibertsitatekoa ez den ordenagailu batetik edo beste gailuren batetik sartu nahi bazara, UPV/EHUren Sare Pribatu Birtuala (VPN) erabili behar duzu.

VPNek bidez Interneteko edozein konexio UPV/EHUren datu sareko luzapen bihurtuko du, eta, beraz, liburutegiko baliabide elektronikoetara sartu ahal izango zara unibertsitatean bertan egongo bazina legez: modu seguruan eta LDAP kontua erabilita.


AnyConnect zuzenean instala dezakezu hemen klik eginez.

WIFI-a

UPV/EHUko kidea bazara edo Eduroam programa barruko beste edozein erakundetakoa, WIFI bidez konektatu ahal izango zara UPV/EHUko datu sarera eta Internetera, zure ordenagailu eramangarritik edo beste edozein gailu eramangarritatik.

Horretarako, Eduroam aplikazioa instalatu behar duzu: ordenagailuak edo gailu eramangarriak erabiltzen duen araberakoa da eta UPV/EHUko Informatika Zerbitzuak jarriko du zure eskura.

Liburutegiko baliabideak aldi batez baino ez badituzu erabiliko, liburutegian bertan WIFI kontua eska dezakezu, unibertsitatean bisitari zauden aldian erabiltzeko.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es