Eduki publikatzailea

Argiaren nazioarteko urtea eta argian oinarritutako teknologiena

Liburu-erakusketa. Bizkaiko Campuseko Bibliotekan (Leioan)

Lehenengo argitaratze data: 2015/02/18

Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiaren LXVIII bilkurak 2015a Argiaren Nazioarteko urtea eta argian oinarritutako teknologiena izendatu zuen. Erabakiak 35 herrialderen babesa jaso zuen, horien artean Espainiarena. Mexicok aurkeztu zuen proposamena 2013ko azaroan.


Izendapen horren bitartez NBEk argiak eta argian oinarritutako teknologiek munduko biztanle guztientzat duten garrantzia azpimarratzen du, gizartearen garapenerako eta Gizateriak dituen erronkei aurre egiteko ezinbestekoak baitira. Argia funtsezko osagaia da gure eguneroko bizitzan. Ezagutzen ditugun arlo askotan aldaketa nabarmenak ekarri ditu, hala medikuntzan, nola produktuak ekoizteko moduetan edo interneten beraren garapenean.


Mendeetan zehar, argiak eta bere erabilerek muga guztiak gainditu dituzte, eta ez soilik muga geografikoak, baizik eta kultura, genero edo adinarenak ere. Halaber, argia oso gai erakargarria  da hezkuntza arloan lantzeko. Izan ere, zientziaren irakaskuntza eta kultura zientifikoa zabaltzeko munduan egon den kontzientzia hartzea, hala orokorrean nola argiaren ete bere teknologien inguruan, oinarrizko osagaia da ditugun erronkei aurre egiteko. Adibidez, garapen jasangarria eta bizi kalitatearen hobekuntza argiarekin lotuta daude, eragin handia duelako energía, nekazaritza, osasuna edo hezkuntza bezalako arloetan.


Bizkaiko Campuseko Leioako Bibliotekak ospakizun hauekin bat egiten du eta gai hauei buruz gure Bibliotekan ditugun liburuen erakusketa antolatu dugu.