Eduki publikatzailea

Ehun urte Blas de Otero jaio zenetik

Liburu-erakusketa Bizkaiko Campuseko Bibliotekan (Leioan)

Lehenengo argitaratze data: 2016/04/05

2016ko martxoaren 15ean ehun urte bete dira Blas de Otero (1916-1979) olerkaria Bilbon jaio zenetik - 50eko hamarkadako poesia sozialaren ahots garrantzitsuetariko bat-, eta  horren harira, Bizkaiko Campuseko Bibliotekak erakusketa bibliografiko txiki bat antolatu du. Erakusketak haren obraren zati bat jasotzen du, eta bibliotekako bertako funtsak baliatu dira lanak biltzeko.