Eduki publikatzailea

Nobela beltza Bizkaiko Campuseko Bibliotekan. Leioa

Erakusketa (2016ko ekaina-iraila)

Lehenengo argitaratze data: 2016/06/24

Eleberri beltza da oro har, dudarik gabe, irakurleen artean arrakasta handiena duen generoetako bat. Genero horretako maisuek erraztasun handiz uztartzen dituzte narrazio denborak eta narrazio espazioak, batetik, eta auzitegi psikologia eta lege medikuntza eta abar, bestetik.
Edozein une da egokia polizia nobela on bateko orrialde aztoragarrietan murgiltzeko, eta ez dago uda baino sasoi hoberik detektibe baten larruan jarri eta ikerlan bati ekiteko.  Hori dela eta, gure bibliotekako funtsetik aukeratu ditugu genero beltzak dituen liburu esanguratsuenak. Beraz, gure bibliotekan dituzu erakusgai eta zuk erabiltzeko moduan.