Ogi apurrak

Nola heldu

Metroan

Hurbilen dagoen geltokia Moyua (Ercilla-Guggenheim irteera) da. Bertatik Elcano kaletik joan behar da itsasadar aldera (Abandoibarrarantz), Gobernu Zibilaren eraikina ezkerretara utzita. Euskadi biribilgunean Ramón Rubial kalera joan, Bizkaia Aretora heltzeko. Ibilbidea 10 minutukoa da gutxi gorabehera.

Tranbian:

Hurbilen dagoen geltokia Guggenheim da: Bizkaia Aretoaren pare-parean dago. Ibilbidea minutu batekoa da gutxi gorabehera.

Autoan:

Hurbilen dagoen aparkalekua Euskadi Plazako Parking-a da. Sarrera Ramón Rubial kalean dago. Ibilbidea minutu batekoa da gutxi gorabehera .

Autobusean:

Bilbobus: 1, 10, 13 eta 18 lineak Arte Ederretako Museoaren Plazan eta Deusto zubian gelditzen dira (ibilbidea 6 minutukoa da gutxi gorabehera geltoki batetik zein bestetik). 13, 27, 38 eta 48 lineak Rekalde Zumarkalean gelditzen dira (ibilbidea 8 minutukoa da gutxi gorabehera). 11 eta 71 lineak Deustuko unibertsitatean gelditzen dira (kasu honetan itsasadarra gurutzatu behar da Pedro Arrupe zaldainetik eta ibilbidea 5 minutukoa da gutxi gorabehera).

Bizkaibus: A2153, A2314, A2322, A3225, A3411, A3516, A3517, A3518, A3527 lineak Museoaren Plazan gelditzen dira (ibilbidea 6 minutukoa da gutxi gorabehera), A3247 eta A3414 lineak Rekalde Zumarkalean gelditzen dira (ibilbidea 8 minutukoa da gutxi gorabehera) eta A3223 linea Deustuko unibertsitatean gelditzen da (kasu honetan itsasadarra gurutzatu behar da Pedro Arrupe zaldainetik eta ibilbidea 5 minutukoa da gutxi gorabehera).

Trenean:

Renfe: Abandoko geltokitik (Iparraldeko geltokia ere deitzen diote) zuzenean metroa har daiteke (Plentziarako nasatik edozein metro hartu) eta bertatik oso hurbil tranbiaren Abando geltokia dago (Basurtorantz doana hartu). Geltoki honetatik Bizkaia Aretora oinez joatekotan ibilbideak 20 minutu pasatxo iraungo luke.

EuskoTren: Atxuriko geltokiak tranbiarekin lotura dauka. Geltoki honetatik Bizkaia Aretora oinez joan nahi bada, ibilbidea ordu erdikoa da gutxi gorabehera.

FEVE: Concordia geltokia (Santanderreko geltokia ere deitzen diote) Abandoko geltokiaren parean da, beraz, bertatik Bizkaia Aretora heltzeko dagoeneko aipatu diren bideak erabil daitezke.

Termibusera iritsita:

Termibusetik Bizkaia Aretora oinez joan daiteke 20 bat minututan edo tranbia har daiteke San Mameseko geltokian (Atxurirantz).

Bilbo-Loiuko aireportura iritsita:

Aireportutik Bilbora joateko Bizkaibusen A3247 linea har daiteke, taxiz joan daiteke edo auto bat alokatu daiteke.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es