Adar elektroakustikoa

Adar elektroakustikaoren eskultura Félix Barcinaren eta proiektua garatzen lagundu duten Arte Ederretako beste hamalau ikasleren lana da. Proiektu hori 1994-95 ikasturtean egin zen, lizentziaturako azken mailako proiektu modura, eta altzairu herdoilgaitzarekin, sare-begi hexagonalarekin eta beira-zuntzarekin eginda dago.

Lehenengo kokalekuan, Arte Ederren Fakultatearen aurrean, ez zen konpondu haren sonoritate eolikoaren arazoa; hortaz, eskultura amaitu gabe geratu zen.

Eraiki eta hamazortzi urtera, 2013. urtean, Irakasleen Eskolaren aurreko zelaian behin betiko kokatu dela aprobetxatuta, diziplina arteko proiektu bat egin da, Irudigintza Saileko Jon Barredo Cahue jaunak zuzenduta, Arte Ederretako Fakultatearekin eta Industria Ingeniaritzako Goi Eskolarekin batera, eskulturaren egitura kalkulatzeko, ainguratzearen segurtasuna eta estetika hobetzeko, zaharberritzeko eta urrutiko kontrol bidez aktibatutako sistema elektroakustikoa ezartzeko; Iñigo Ibaibarriaga musikariak emandako pieza txiki batzuekin sortzen du soinua. Horrela, elementu sinboliko bat berreskuratu da UPV/EHUren eta Campusaren ondarerako, kostu oso txiki batekin, gaur egungo garaiek eskatzen duten bezala. Gainera, orain, elementu sinboliko hori instrumentu-funtzionalitatearekin indartu da, eta gai da deitzeko, ohartarazteko, ospatzeko eta abar. Azken finean, Leioako Campuseko unibertsitate-bizitzarako ekarpen txiki bat da.

Adar elektroakustikoaren soinua entzun

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es