Leioa-Erandio gunea: Via Appia, via Iulia eta via Aemilia

Leioa-Erandio guneak hiru bide nagusi ditu:

VIA APPIA:

Campusaren bide nagusia da, eta bertan kokatzen dira Mikel Laboa eta Jorge Oteiza plazak.

Via Appia (latinez eta italieraz, Via Appia) antzinako Erromako galtzada nagusietako bat izan zen, Errepublika garaian. K.a. 312. urtean eraiki zen gudarosteen garraiorako, eta Erroma eta Brindisi lotzen zituen, Adriatiko itsasoan kokatutako merkataritza-portu garrantzitsu bat. Portu horrek trukea ahalbidetzen zuen ekialdeko Mediterraneoaren eta Erdialdeko Ekialdearen artean.

VIA IULIA:

Campuseko irteera nagusia da, eta Arboretumaren sarreretatik Gurutze Gorriko postura doa.

Izen osoa zen via Julia Augusta, eta Erromako galtzada garrantzitsuenetako bat zen. Picenza eta Var ibaia lotzen zituen, Liguriako eta Côte d´Azurreko kostaldeen barrena. Augusto enperadoreak eraikiarazi zuen K.a. 12. urtean, eta seinaleztatzeko miliario ikusgarriak erabili zituzten, Erromatik zenbatuta. Hala, Inperioko obra handienetako bat zen.

VIA AEMILIA:

Campusaren eta Parke zientifikoaren arteko bidea da.

Via Aemilia Scaura antzinako erromatar galtzata bat izan zen, Marcus Aemilius Scaurus-ek eraiki zuena, Errepublikan magistratu izan zen garaian (K.a. II. eta I. mendeen artean). Kostaldeko bide bat zen, via Aurelia luzatzen zuena, Pisatik aterata. Liguriako kostaldean zehar, Genoatik Vado Ligurerantz zihoan, eta via Julia Augustatik Piacenzarantz (Placentia).

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es