Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Animatzen al zara EHU Orkestra Sinfonikoa sortzera?


EHU Orkestra Sinfonikoa sortzeko asmoa daukagu eta, horregatik, dei egiten dizuegu musika tresnaren bat jotzeko gai zareten pertsona guztioi, unibertsitateko ikasle, irakasle eta langileoi; bereziki, UPV/EHUn Orkestra Sinfoniko Klasikoa sortzeko gogoa izan dezakezuenoi.

Behar dira hari instrumentuak (biolina, biola, txeloa, kontrabaxua) jotzen dituzten musikariak, haize instrumentuak (txirula, oboea, klarinetea, fagota, tronpa eta tronpeta), piano-klabizenbaloa jotzen dituztenak, eta UPV/EHUko orkestran egon daitekeen beste edozein tresna jotzen dutenak.

Entseguak ostegunetan izango dira, arratsaldeko 5:00etatik 8:00etara, Leioako Campuseko Areto Nagusian.

Proiektu honetan parte hartu nahi baduzu, formulario hau bete eta bidali.

Curriculumak aztertu ondoren, bilera baterako gonbidapena egingo zaie aukeratuei, pieza labur bat edo obra baten zati bat jo dezaten bertan.

Eskerrik asko zure lankidetzagatik eta besarkada handi bat.

EHU Orkestra Sinfonikoa zure zain dago! Animatu!