Ikuspegi Orokorra

Biokimika eta Biologia Molekularra Sailean garatzen den ikerketan honako talde eta lan-ildo hauek eratu dira

Farmazia Fakultatean

Ildoa: "Gazten kalitatea eta segurtasuna"

Talde honek prozesu biokimiko, mikrobiar eta teknologikoak ikertzen ditu, nola entzima exogenoen adizioarekin induzituak, hala ez-induzituak. Adizio hori ardi-gaztaren zahartzapen prozesuan egiten da, zaporearen garapenean: proteolisia, lipolisia. Horerz gain, ardien elikadurak esnearen eta esnekien nutrizio- eta funtzio-kalitatean (gantz-azido asegabeak; azido linoleiko konjugatua, ahalmen antioxidatzailea, flabonoideak, terpenoideak eta jarduera biologikoa duten peptidoak barne) duen eragina aztertzen dute.

Ildoa: "Biokimika farmakologikoa"

Ikerketa-ildo honetan, 1985az geroztik hainbat medikamenturen eta ustez odolean eramateaz arduratzen diren edo beren jarduera-mekanismoan inplikatuta dauden proteinen arteko elkarrekintzak ikertzen ditugu. Gaur egun, metabolitoek eta medikamentuek giza serumarekin (proteina eramaile nagusia zirkulazioan, odolean oso disolbagarriak ez diren molekuletan) duten lotura ikertzen dugu. Horretarako, laborategiko entseguez gain, modelatze molekularreko programak erabiltzen ditugu, albuminaren estekatzaileen egitura-ezaugarriak zehazteko, eta giza seroalbuminaren 1. lekuan proteina-estekatzaile intereakzioak ezartzeko.

"Nucleic acid - lipid interaction"

This research deals with chemical systems composed of nucleic acids and lipids. Due to the interactions that may appear between these two kinds of biomolecules, new properties may emerge that go beyond the sum of the individual properties of each component. The theoretical and experimental study of these properties could provide insight on the chemical evolution that resulted in the formation of the first living cells, and it could also lead us to new biotechnological and pharmaceutical applications.

Zientzia eta Teknologia Fakultatean

Ildoa: "Esfingolipidoak, "rafts" eta mintz-eremuak"

Talde honek mintz-eremuen gaineko ikerketak egiten ditu, batik bat, "raft" bezala ezagutzen diren eremu iragankorren gainekoak. "Raft"en hipotesien arabera, mikroeremu horiek esfingolipidoekin eta kolesterolarekin aberastuta daude. Esfingomielinasak zeramidak eta produktu hidrodisolbagarriak emateko esfingomielina degradatzen duten entzimak dira. Zeramidak mintz-lipidoak dira, baina beren jarduera batik bat proteina zitosolikoen bidez agertzen da. Gure taldeak, alde batetik, esfingomielinasen ezaugarriak ikertzen ditu, eta bestetik, zeramidak mintzaren propietate fisikoetan eginiko aldaketak aztertzen ditu, zeramiden jarduera fisiologikoaren oinarri molekularrak zehazteko. Horrez gain, hainbat esfingolipidok (zeramida, esfingosina) bikapa lipidoan eremuak sortzeko duten joera aztertzen dute.

Ildoa: "Teknologia entzimatikoa eta zelularra"

Ikerketa-talde honen helburu nagusia biokatalizatzaileak (zelulak edo/eta entzimak) dituzten teknologiak erabiltzea eta garatzea da, industria, ingurumen edo biomedikuntza arloko aplikazioetan erabiltzeko. Helburu horrekin, katalizatzaile gisa entzima isolatuak edo zelula mikrobiarrak erabiltzen diren ikerketak egiten dira, biotransformatzaileak garatzeko. Aplikazio bioteknologiko eta biomedikorako interesgarriak diren nanopartikula magnetikoen sintesi eta funtzionaltasuna ahalbidetzen duten nanoteknologiak garatu dira. Horrez gain, honako hauek ikertzen ditu taldeak: kostetako petrolio-isurpenen bioerremediaziorako hidrogel biodegradagarrietan hidrokarburoen bakteria degradatzaileen ibilgetzea; minbizi metastasikoari aurrea hartzeko endostatinarekin elkar eragiten duten diana proteikoen identifikazioa; eta despolimerasen ekoizpena, arazketa eta ibilgetzea. Bioplastikoak (polihidroxialkanoatoak) degradatzeko gai diren entzimak dira; helburua farmazian osagai bioaktiboen sintesirako eta beste bioplastiko funtzionalizatu batzuen sintesirako erabiltzen diren monomero kiralak eskuratzea da.

Ildoa: "Infragorrien espektroskopia bidezko biomolekulen ikerketa"

Talde honek lipidoen, proteinen, biomintzen eta zelulen espektro infragorrien analisia erabiltzen eta garatzen du, beren egitura-ezaugarriak ezagutzeko.

Taldearen ikerketaren ohiko helburuetako batzuk honako hauek dira:

  • Esfingolipidoen efektua eremu lipidikoen osaeran, batik bat, raft motakoetan. 
  • Amiloidogenesiaren ikerketa.
  • Keratinzito normalen eta minbizidunean 2. motako TGasaren ikerketa. Erradiazio-efektua.
  • Lipido-proteina eta peptido-proteina interakzioen ikerketa.
  • DNA-proteina interakzioa.

Ildoa: "RAS superfamiliaren GTP-asak eta P2X7 Hartzaile purinergikoaren seinaleztapen-mekanismoa

Ikerketa-ildo honetan, alde fisiologiko, biokimiko eta funtzionalak, eta listu guruinen hartzaile purinergiko nagusien biologia molekularra ikertzen du. Sagu eta arratoien listu guruinetako zelula isolatuetan P2X7 hartzaileak ezarritako seinaleztapena zehaztu dute (C57BI/6J). Hartzaile purinergikoek hainbat seinaleztapen-bide erregulatzen dituzte. P2X7 hartzailea listu guruinetako hartzaile purinergiko nagusi eta handiena dela eta zelula azinar eta duktaletan funtzio modulatzailea duela zehaztu dute. P2X7 hartzailea hainbat neurotransmisio-seinaleren erregulazioan inplikatuta dago; peptidoen bidez neurtzen dira, P substantzia, adrenalina eta azetil kolina bezala. Ahoko listuaren sortze, eratze eta jariatzean parte hartzen dute. Egindako ikerketek argitalpen ugari eman dituzte.

Ildoa: "Xaperoi molekularren ekintza-mekanismoa"

Gure taldeak xaperoi molekularren mekanismo funtzionala ikertzen du. Zelulen bideragarritasunean, funtsezko prozesu ugaritan esku hartzen duten proteinak dira. Nukleoplasmina DNArekin lotutako oinarrizko proteinen trukean inplikatutako xaperoi nuklearra da. Kromatinaren kondentsazio-egoera erregulatzen du. Bereziki, proteina honen eta bikote proteikoen interakzioaren aldakortasunaren gaineko fosforilazioaren efektua nabarmentzea interesatzen zaigu. Gainera, agregatu proteikoak disolbatzeko eta biltzeko gai diren xaperoien elkartze funtzionalak ikertzen ditugu (Hsp70, Hsp40 eta Hsp100). Taldearen helburu nagusia konplexuen interakzio-gainazalak eta horiek osagaien ziklo funtzionalen gainean duten efektua karakterizatzea da. Ikerketa hauek biologia molekularreko eta biofisikako hainbat teknika biokimiko erabilita egiten dira.

Ildoa: "Fusio birikoen proteinen egitura eta funtzioa; inhibitzaileen eta immunogenoen garapena"

Ildo honetan, birus baten eta diana-zelula baten arteko fusio-prozesuaren (infekzio-zikloaren estapa nagusia) ziklo azpian dauden mekanismo molekularrak ikertzen ditu. Sortutako ezagutzan oinarritutako, talde honetako kideek HIESaren birusaren gp41 fusio-proteinaren molekula inhibitzaileak diseinatzen dituzte, eta formulazio sintetikoen bidez, antigorputzek antzemandako berezko epitopoak gainditzen saiatzen dira, birusa neutralizatzeko.

Ildoa: "Hormona hartzaileen bioseinaleztapena"

Ikerketa-ildo honetan, V1a, V1b, V2 arginina basopresina eta oxitozinaren hartzaileen gaineko bioseinaleztapen-ikerketak egiten dira, maila farmakologikoan, funtzionalean eta egitura mailan. Sintesi-agonista eta -antagonista berrien entseguak garatzen dira, hainbat basopresina-hartzaile azpimotatarako. Estekatzaileen karakterizazio farmakologikoa (espezifikotasuna eta hautakortasuna) eta funtzionala (C fosfolipasaren aktibatzea, adenilato ziklasa, MAP kinasak, etab.) egiten dira. Egitura mailan, hormonarekin eta sistema efektorearekin batera elkar eragiten duen hartzailearen hondakin aminoazidikoak zehazten dira. Basopresinaren V1b hartzailearen agonista fluoreszente espezifikoek interes berezia dute. Agonista espezifiko eta selektibo horiek tresna egokia osatzen dute, basopresinaren hainbat hartzaileren kokalekua aztertzeko, ehun diana espezifikoetan, eta barneratze zelularraren prozesuan.

Ildoa: "Hantura, Aterogenesia eta Tumore-prozesuak"

Ikerketa-ildo hauetan, zelulen ugaritzearen, apoptosiaren eta hanturazko prozesuaren kontrolean inplikatutako mekanismo molekularrak ikertzen ditugu. Arreta berezia jartzen dugu gaixotasun kardiobaskularren eta tumoralen tratamenduan.

Bi ikerketa-ildo hauek komunean duten helburuetako bat xede terapeutikoetarako esfingolipido bioaktiboen analogo sintetikoak garatzea eta erabiltzea da; batik bat, 1-fosfato zeramida eta 1-fosfato esfingosina.

Ildoa: "Lipoproteinak eta Karotenoideak"

Lan-ildo honetan, hainbat iturritako (gizakia, amuarraina, arrautza, olibak, etab.) lipoproteinen gaineko ikerketa egiten dute. Horrez gain, lipoproteinek karotenoideekin duten interakzioa ikertzen dute (garraioa, kokalekua, efektu antioxidatzailea eta egitura).

ldoa: "Xaperoi nuklearren egitura, funtzioa eta zelula-barneko trafikoa"

Ikerketa-talde honek histonetako xaperoi nuklearren egitura- eta funtzio-propietateak karakterizatzen lan egiten du. Histonen xaperoiek paketatzea eta kromatinaren jarduera metabolikoa modulatzen dute. Prozesu horiek funtsezkoak dira zelulak hazteko, epigenetika erregulatzeko eta apoptosirako. Proteina horien kokatze zelularra funtsezkoa da beren funtziorako eta beren deserregulatzea hainbat minbizi motarekin lotuta dago. Histonen xaperoien funtzioren mekanismo molekularrak eta horiek bilgarri nuklearraren bidez eramatearen erregulazioa ulertuta, eta egitura eta termodinamikaren informazioa eskuratuta, funtsezko mekanismo zelularretan esku hartzeko tresnak eskuratuko ditugu.

Línea: "Mecanismo de acción de toxinas peptídicas que actúan a nivel de membrana"

Los integrantes de esta línea estudian el mecanismo mediante el cual las toxinas presentes en el veneno de las anémonas de mar son capaces de formar poros que permeabilizan membranas biológicas y membranas modelo.

Ildoa: "Mintzean jarduten duten toxina peptidikoen ekintza-mekanismoa"

Ildo hau lantzen dutenek itsasoko anemonen pozoian dauden toxinen bidez mintz biologikoak eta mintz modeloak iragazkortzen dituzten poroak sortzeko mekanismoak ikertzen dituzte.

Ildoa: "Eremu arteko harremanak mintzeko proteina integraletan"

Lan-ildo honetan, mintzen proteinak ikertzen dira. Eginkizun garrantzitsua dute hainbat prozesu zelularretan, zelularen eta bere ingurunearen arteko komunikazioa gobernatzen dutelako, eta mintz zelularraren bidez, materia-fluxua antolatzen dutelako. Beraz, merkatuan dauden medikamentuen erdiak dira xede. Ikerketa-talde hau aipatutako proteina motak esku hartzen duten prozesuen ikerketan interesatuta dago.

  1. TrwB-ren ikerketa: R388 plasmidoaren konjugazio-prozesu bakteriarrean funtsezkoa den mintzaren proteina bat da. Zelula emailetik zelula hartzailera DNA pasatzeko prozesuan inplikatuta dago. Proteina hau proteina akoplatzaile araztuen familiako lehenengo kidea da, eta konjugazio-prozesuan agertuta, geroz eta andui bakteriar gehiagok duten antibiotikoekiko erresistentzia-arazoa konpontzen lagunduko du.
  2. siRNAs mintzen bidezko trafikoa eta barne zelularrera eramatea. Barneratze-bideak ikertuta, horien formulazioa hobe dezakegu, eta horiek terapia genikoan duten eraginkortasuna areagotu dezakegu.
  3. Biofilmetan bakterien hazkuntza errazten duten elementu proteikoen analisia, biofilmetan eta esekiduran hazten diren bakterien artean mintzen proteomika ikertuta. Ikerketa honen helburua diana proteikoak identifikatzea, eta horien aurkako medikamentuak garatzea da, batik bat, inplante kirurgiko askotan egoten diren infekzioei aurre egiteko.

Ildoa: "Teknika proteomikoen garapena eta aplikazioa

Proteomika eskala handian eginiko proteinen analisia da. Analisi honek atal desberdinak ditu, proteinen identifikazioa, adierazpen maila, itzulpen ondoko aldaketak eta proteinen arteko elkarrekintzak, esate baterako. Bere helburua proteinen sareen eta prozesu zelular eta patologikoen ikuspegi orokorra eta integratzailea izatea da. Gure taldeak proteomikaren inguruko lana bi lerrotan banatuta burutzen du. Alde batetik, metodologia garatzen dugu Proteomikako Ikerketa Zerbitzu Orokorrak bere eskaintza zabaldu ahal izateko. Bestetik, ziklo zelularraren erregulazioan parte hartzen duen E2F2 transkripzio faktorea aztertzen dugu ikuspegi proteomikotik.

Ildoa: "Lipidoen funtzioa GIB-1-aren ziklo erreplikatiboan eta estrategi antibiralen garapenean"

Esta línea de investigación pretende ahondar en la función que poseen los lípidos celulares y virales en la estructura y función de las proteínas implicadas en la infección viral, y cómo emplear dichos conocimientos en el desarrollo de estrategias antivirales.

El VIH-1 está delimitado por una envoltura lipídica en la cual están insertadas las proteínas de fusión (env) que se encargan del reconocimiento y fusión del virus con la célula hospedante. La manipulación de la composición y/o del grado de orden de la membrana viral o de la célula diana interfiere con el proceso de infección o con la productividad viral y determinan la inmunogenicidad de la partícula viral.

Así las principales líneas de investigación son las siguientes:

  1. Estudio in vivo e in vitro del entorno lipídico de la proteína de fusión del VIH-1 y su implicación en la función y actividad de dicha proteína. Los conocimientos adquiridos permitirán diseñar formulaciones inmunogénicas capaces de generar una respuesta inmune neutralizante.
  2. Desarrollo de sistemas nanoliposomales que permitan la direccionalización específica de fármacos antirretrovirales.
  3. Desarrollo de moléculas lipidomiméticas y raftofílicas como inhibidoras de la infección viral.

Para estos estudios se emplearán una combinación de técnicas bioquímicas, de biología molecular y celular, y biofísicas.

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es