IMPRESOS-PROGRAMAS-DOCTORADO

Inprimakiak

Konpromiso dokumentua

Doktoregaien lana gainbegiratzeko konpromiso dokumentu bat izenpetuko dute doktorego programaren arduradunak, tesiaren zuzendariak, tutoreak eta doktoregaiak berak. Dokumentu hori ahal bezain laster izenpetu beharko da, tesiaren zuzendaria izendatu ondoren.

Ikerketa plana

Lehen urtea amaitu aurretik doktoregaiak ikerketa plan bat egin beharko du. Bertan honako hauek zehaztuko ditu gutxienez: erabiliko duen metodologia, lortu beharreko helburuak eta ikerketarako baliabideak eta epeak.
Aurrerapenak urtero zehaztuko dira ikerketa planean, eta doktorego programako batzorde akademikoak aurkeztutako ikerketa plana ebaluatuko du.

Ebaluazioa negatiboa izanez gero (behar bezala arrazoitu beharko da), doktoregaia berriz ere ebaluatua izango da sei hilabeteko epean. Horretarako, ikerketa planaren beste txosten bat egin beharko da. Berriz ere ebaluazio negatiboa jasoz gero, doktoregaiak behin betiko utzi beharko du programa.

Jardueren dokumentua

Doktoregai bakoitzarentzat jarduera dokumentu pertsonalizatu bat sortuko da, doktorego programan egiten diren prestakuntza jarduera guztiak jasoko dituena. Dokumentu hori automatikoki sortuko da, doktoregai bakoitzak GAUR aplikaziora jarduerak igo ahala.

Bestelako tramiteak

Doktorego tesiaren aurkezpena

Doktorego tesiaren defentsarako tramiteak

Konfidentzialtasuneko tesiak