Breadcrumb

Título - Ingeniería Ambiental

Ingurumen-Ingeniaritza Doktoregoa

Aplikazio habiaratuak

Presentación - Ingeniería Ambiental

Unibertsitate arteko doktorego-programa honetan parte hartzen dute Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU, Bilboko Ingeniaritza Eskola, EIB) eta Kantabriako Unibertsitateak (UC, Santanderko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien ETSICCP). Programaren helburu nagusia kalitate zientifiko goreneko ikertzaileak prestatzea da, haien garapen profesionala finkatzeko eta, hala, Ingurumen Ingeniaritzaren arloan aurrerapen zientifiko, tekniko, sozial eta ekonomikoa bultzatzeko. Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) lortzeko erronkei irtenbideak bilatu behar dizkieten profesional espezializatuen eskaera gero eta handiagoari erantzuten dio helburu horrek. Zehazki, oso baliagarria izango da hondakinen tratamenduarekin eta kudeaketarekin, uren arazketarekin, kutsadura atmosferikoarekin eta bestelako gaiekin lotutako ingurumen-arazoen prebentzioaren eta/edo konponketaren azterketa zorrotzaren inguruko prestakuntza espezifikoa.

XSLaren edukia

Ficha de Grado

Arduraldi partziala

Iraupena : 7 - 8 urte

Eskainitako plazak : 2

Gutxi gorabeherako prezioa : 219 € / mailako

Ficha de Grado

Arduraldi osoa

Iraupena : 4 - 5 urte

Eskainitako plazak : 8

Gutxi gorabeherako prezioa : 301 € / mailako

Harremanetarako

Kontsulta akademikoak : astrid.barona@ehu.eus

Kontsulta administratiboak : ingenieriaambiental.doke@ehu.eus

Iradokizunak eta eskaerak

XSLaren edukia

Ikerketa taldeak eta lerroak

Ikerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeakIkerketa lerroak
Atmosferaren ikerketako taldea
  • Airearen kutsaduraren meteorologia.
  • Atmosferaren konposizioa. Atmosfera-kutsaduraren kimika
  • Ingurumeneko kutsatzaile toxikoen laginketa eta analisia
  • Kutsatzaileen barreiadura, neurketa eta/edo modelizazioa.
  • Kutsatzaileen emisioen zenbatespena eta neurketa
  • Urrutiko neurketako sistema eta teknikak.
Bioiragazketa, Uren eta Zoruen Tratamendua
  • Hondakin organikoen eta hondakin-ur industrialen tratamenduari aplikatutako teknologia elektrokimikoa.
  • Hondakin uren arazketa anaerobikoa Konposatu organikoen toxikotasuna hondakin-uren tratamendu biologikoan.
  • Modelizazio hidro-geokimikoa
  • Usainen eta gas kutsatuen biotratamendua.
UC Ingurumen Ingeniaritza taldea
  • Hondakin uren arazketa anaerobikoa Konposatu organikoen toxikotasuna hondakin-uren tratamendu biologikoan.
  • Hondakinen kudeaketa aurreratua. Biosolidoen kudeaketa eta tratamendua. Hondakin erradiaktiboak.
  • Ingurumen-eragina ebaluatzeko metodologia berriak eta ingurumen-adierazleak
  • Tratamendu biologiko aurreratuak. Anammox-en oinarritutako sistemak. Biomintz prozesuak. RBpM. Biomintzen erreaktoreak. BLAS erreaktoreak.
  • Tratamendu-sistemen ereduak. Biomintz prozesuen ereduak. Annamox prozesuen ereduak
  • Uren kalitatearen ereduak. Estolderia-sareen ereduak. Hiriko jariatzearen kutsadura. Bideetako zikinkeria metatzea. Bakterioen desagerpena
  • Zabortegien ingeniaritza. Zabortegien hiru dimentsioko simulazioa (MODUELO) Emisio lausotuen kuantifikazioa