Breadcrumb

Título - Ingeniería Materiales Renovables

Material Berriztagarrien Ingeniaritza Doktoregoa

Aplikazio habiaratuak

Presentación - Ingeniería Materiales Renovables

Irudia

Teknologiarako garrantzitsuak diren material berriztagarri berriak garatzearekin zerikusia duten I+G+B sektoreetan eta sektore industrialetan gero eta beharrezkoagoak dira ikertzaile espezializatuak, gai izango direnak sektore horietan berrikuntza eta aurrerapen teknologikoa sustatzeko. Programa honen helburua da eskakizun hori asetzea eta arlo honetan bikaintasuneko ikerketa bultzatzea.

Biomasa oinarrizko lehengai gisa erabiltzeak aldaketa garrantzitsua dakar ekonomian: erregai fosil ez-berriztagarriak ustiatzetik baliabide natural organiko berriztagarriak aprobetxatzera pasatzea, hau da, alde batera uztea erreserba mugatuak dauzkaten eta birsortze zikloa ustiapen erritmoaren oso azpitik daukaten baliabideak (meatzaritza, hidrokarburoak etab.), eta igarotzea birsortze eta erauzte ziklo orekatuak dauzkaten baliabideen bioekonomia batera. Horretarako, beharrezkoa da teknologiak susterretik egokitzea, eta ikuspegi berrietatik heltzea ikerketari, garapenari eta ekoizpenari.

Doktorego programa hau ezin hobeto egokitzen da sostengua ematen dioten GMT, BioRP eta Biomat ikertaldeen lanarekin, biomasaren biofintzea eta iturri berriztagarrietako materialak berriak baitituzte ikergai.

XSLaren edukia

Ficha de Grado

Arduraldi partziala

Iraupena: 5 - 8 ikasturte

Eskainitako plazak: 3

Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako

Ficha de Grado

Arduraldi osoa

Iraupena: 3 - 5 ikasturte

Eskainitako plazak: 8

Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako

Harremanetarako

Kontsulta akademikoak: arantxa.eceiza@ehu.eus

Kontsulta administratiboak: elena.gonzalez@ehu.eus

Iradokizunak eta eskaerak

XSLaren edukia

Ikerketa taldeak eta lerroak

Ikerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeakIkerketa lerroak
Materialak + Teknologiak
  • Automihiztadura bidez nanoegituratutako material bigunak
  • Biofintze prozesuen intentsifikazio eta integrazioa
  • Biofintzea: biopolimeroak eta biomasaren produktu kimikoen aitzindariak lortzea
  • Biomasaren biofintzearen prozesuak (kimikoa, fisikoa eta biologikoa) garatu eta optimizatzea
  • Biomaterialak
  • Iturri berriztagarrietako materialak garatzea
  • Matrize polimerikoko konpositeak eta hainbat nanopartikula-mota
  • Nanozuntz sintetiko eta bio-berriztagarrietan oinarritutako nankonpositeak
  • Polimeroen eta nano-indargarrien eraldaketa fisiko-kimikoa
  • Propietate funtzionalak dauzkaten materialak lantzea
  • Saiakuntza metodo mekanikoak. Hurbilketa analitikoak
  • Zuntz luzeko material konposatuen portaera mekanikoa eta laminen arteko hausturaren aurkakoa