argazkia

Irudia

COMUNICACIONES-Info

Komunikazioak

Laburpenak bidali

Komunikazioaren laburpena MDe-ri igorri beharko zaio jardunaldietan izena ematerakoan. Izena emateko formularioan atal espezifiko bat dago laburpenak bidaltzeko. Gehieneko luzera 300 hitzetakoa izango da.

Laburpenak bidaltzeko azken data 2016ko apirilaren 8a izango da.

Komunikazio mota

Onartutako komunikazio guztiak poster modura aurkeztuko dira jardunaldietan. Esango zaie jardunaldietara etortzen direnei posterra zer egunetan, zer ordutan eta zer tokitan jarri eta aurkeztu behar duten.

Lanaren egileak posterra eraman beharko du inprimatuta dagokion saiora eta esleitu zaion panelean adierazitako egunean eta orduan jarri beharko du. Aurkeztuko diren posterren prestakuntza eta inprimatzea doktoregaien edo doktoregaiak lotura duen ikertaldearen kontura izango dira.

Posterrak gehieneko neurri hauen arabera egingo dira, formatu bertikalean: DIN A0: 841 mm  (zabalera) x  1189 mm (luzera).

Saio espezifiko bakoitzeko zientzi batzorde bakoitzak 10 laburpen onenak hautatuko ditu jardunaldietan ahozko komunikazio gisa aurkezteko. Hautatutako lanen doktoregai arduradunek 5 minutu izango dituzte lanak zientzi batzordearen eta kasuan kasuko saiora joandako pertsonen aurrean aurkeztu eta defendatzeko.

Hizkuntza

Euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez aurkeztu ahal dira.

Komunikazio laburpenaren egitura

Testuak 300 hitzetako luzera izango du gehienez.

Lana jardunaldietan aurkezten duen doktoregaiak komunikazioaren lehenengo egilea izan beharko du.

Doktoregai bakoitzak ezin izango du lan bat baino gehiago aurkeztu.

Komunikazioen laburpenak eskuragarri egonen dira UPV/EHUko argitalpen zerbitzuak argitaratuko duen liburu digitalean, ISBN eta DOI edukiko duena.

Komunikazioen onarpena

Aurkeztutako laburpenak kasuan kasuko zientzi batzordeak balioetsiko ditu haien onarpenari begira.

2016ko maiatzaren 23tik aurrera informatuko da komunikazioak onartu diren. Hautatutako lanak zein izan diren jakinaraziko da modu egokian, ahozko defentsa egiteko. Eta ahozko komunikazio onenarentzako sarira aurkezteko aukera izango dute.

Sariak

Saio bakoitzean sari bat emango zaio saio espezifiko bakoitzean aurkeztutako ahozko komunikazio onenari.

Sari bakoitza biltzar batera joateko bidai poltsa bat izango da, egiten ari den doktorego tesiarekin lotutako emaitzak aurkezteko. Diru zenbatekoa, gehienez, 500 eurokoa izango da, eta kontzeptu hauek sartu ahalko dira: izen ematea, ostatua, garraiobideak.

Bestalde, saio bakoitzean, ordaindu gabeko accesit bat emango zaio poster onenari. Sari hau herri bozketaz aukeratuko da.

Sariak saio bakoitza amaitu baino lehen emango dira.