UPV/EHUko I. Doktorego Jardunaldiak

 

Master eta Doktorego Eskolak gonbidatzen zaituzte, Bizkaia Aretoan, 2016ko uztailaren 11n eta 12an, izango diren UPV/EHUko I. Doktorego Jardunaldiak izenekoan parte hartzera.

Lehenengo doktorego jardunaldi hauek, 2. mailako doktoregaiei eta 99/2011 EDren aurretiko errege dekretuek araututako programetako doktoregaiei zuzendua, UPV/EHUko doktoregaiak elkartzeko topagunea izan nahi dute. Aipatutako jardunaldien bidez ondokoak lortu nahi ditugu:

  • Jakintza adar desberdinetako ikertzaileek elkarren arteko esperientziak eta iritziak  truka ditzaten bultzatzea
  • Ikertalde edo doktorego programa desberdinei lotutako doktoregaien arteko elkarlanak eta sinergiak garatzen sustatzea
  • UPV/EHUko doktorego programetan garatzen den ikerketa jarduera ezagutaraztea
  • Zeharkako gaitasunak garatu daitezen ahalbidetzea

Bestalde, gure ustez, aukera ona da hala nahi duten doktorego programek, edo tesi zuzendariek doktoregaien jarraipena egiteko. Hori dela eta, jardunaldietako saioak irekita egongo dira zuzendari, tutore eta batzorde akademikoetako kideei, horiek egoki joz gero, doktoregaiekin iritziak trukatzeko doktorego prestakuntzaren garapenaz eta saioetan aurkezten duten lanaz.

Zuen esanetara gaituzue behar duzuenerako.

Gabriela Chotro
Master eta Doktorego Eskolako zuzendaria