Breadcrumb

Emakumea eta Kirola

Emakumea eta Kirola

Irudia

EHUren helburua emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna lortzea da, gizartearen eremu guztietan eta, beraz, baita kirolean ere.

Kirola eta jarduera fisikoa, hezkuntza- eta komunikabide-potentzialtasunagatik, gizartea aldatzeko motorra dira, eta aspalditik laguntzen dute emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen. Hala ere, arlo horretako ikerketa berrienen datuek erakusten dute oraindik ere alde handiak daudela emakumeen parte-hartzeari eta ordezkaritzari dagokienez kirolaren esparru guztietan.

Etorkizun bat nahi dugu, kirolaz eta horrek dakartzan onurez gozatzen duten emakume gehiagorekin, bai eta jarduera fisikoaren eta kirolaren alderdi guztietan inplikatutako emakume gehiagorekin ere: Zuzendaritza eta kudeaketa, entrenamendua, arbitrajea, kazetaritza, prestakuntza, ikerketa eta kirol-praktika.

Irudia

UPV/EHUk gonbita egiten dizue "emakumea eta kirola" gaiarekin lotutako iradokizunak egin ditzazuen. Pozik egongo ginateke zuen iradokizunak ekintza bihurtuko bagenitu.

Gogoratu: Guztiok lagun dezakegu aldaketan.

Zuen esanetara gaude.

Esteka interesgarriak

Kirol Kontseilu Gorena

Eusko Jaurlaritza