Breadcrumb

XXI. Vitoria-Gasteizko Enpresen Lasterketa (2023)

XXI Vitoria-Gasteizko 2023ko Enpresen Lasterketa

2023ko urriak 7 - Irteera: 18:00etan - 5 km-ko lasterketa bat baino askoz gehiago!

Irudia

Urriaren 7an, 18:00etan, Enpresen Lasterketaren XXI. edizioan parte hartzeko proposatzen dizuegu, Gasteiz, 5 km.

Ez da ohiko herri lasterketa bat, beren enpresa ordezkatzen duten bi, hiru edo lau pertsonak emakumezko, gizonezko eta misto kategoriatan osatutako taldekako proba bat baizik.

XXI. Enpresen Lasterketak parte hartzaileen artean jarrera osasuntsua sustatzea du helburu eta kirolarekiko ohitura langileen arteko topagune bihurtu.

GARRANTZITSUA: Talde espiritua bultzatzeko, talde bereko lasterkariek elkarrekin egingo dute dena, hau da, irteeratik abiatu, lasterketa egin eta helmugara iritsi.

EGUNA- ORDUA: larunbata, urriak 7, 18:00etan.

IRTEERA- HELMUGA: Andra Mari Zuriaren Plaza.

KATEGORIAK:

  •     2 laguneko taldea (Mistoa, emakumezkoa eta gizonezkoa).
  •     3 laguneko taldea (Mistoa, emakumezkoa eta gizonezkoa).
  •     4 laguneko taldea (Mistoa, emakumezkoa eta gizonezkoa).

ARAUDIA IKUSI

IZENA EMATEKO ERA

Parte hartzeko eskaera email bat bidali helbide honetara: ar-kirolak@ehu.eus
Zuekin kontaktuan jarriko gara.

Izena emateko epea: urriak 1.

  • EHUkirola Arabak izenemate emailak, talde bakoitzeko email bat, jasoko du.
  • Parte hartzeko kostua EHUkirola Arabak ordainduko dtu. UPV/EHUren kamiseta korporatibo bana jasoko da (dohan).

DORTSAL BANAKETA
ARABAKO ERREKTOREORDETZAN Gasteizko Komandante Izarduy 2 kalean:

  • Urriak 5, osteguna: 15:00tatik 17:00tara
  • Urriak 6, ostirala: 09:00tatik 13:000tara

SARIAK

Hauek dira garaikurra jasoko dutenak:

  • lehen 2 talde sailkatuak emakumezko kategoria bakoitzean (2, 3 edo 4 emakumez osatutako taldeak).
  • lehen 2 talde sailkatuak gizonezko kategoria bakoitzean (2, 3 edo 4 gizonez osatutako taldeak).
  • lehen 2 talde sailkatuak kategoria mistoan (2, 3 edo 4 pertsonaz osatutako talde mistoak).
  • Talde gehien aurkezten dituzten 10 enpresak.
Irudia