Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Harremanetarako

Dokumentala eta mahai ingurua:

"Cuando el autismo entra en las aulas: la importancia del encuentro"

Apirilak 4
18:00
Bizkaia Aretoa


Bideo-dokumental honek autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duen haur baten ikastetxeko prozesua azaltzen du. Abiapuntu gisa hartuko da, hezkuntza premia bezeriak dituzten ikasleen zailtasunen jakitun diren profesional eta senideen arteko eztabaidarako.

 

  • Mahai ingurua:
  • Vilma Coccoz, autistekiko tratuan esperientzia zabala duen psikoanalista, AME (Freudiar Eremuaren Psikoanalisirako Lakaniar Eskolako kide analista), AMP Psikoanalisiaren Mundu Elkarteko kidea, ICF Freudiar Eremuaren Institutuko irakaslea. Zenbait argitalpenetan lagundu du.
  • Beatriz Tomey, Altzaga Ikastolako orientatzailea.
  • Astrid Ulnos, Pedagogia Terapeutikoko irakaslea.
  • Ana Goiricelaya, TEAdir-Euskadiko presidentea.

 

-

 
Atzera begirako zinematografikoa

"ITALIA FAXISTAK ESPAINIAKO GERRA ZIBILARI BURUZ (1936-1939) EGINDAKO DOKUMENTALAK"
Apirilaren 3tik 6ra
20:00
Bizkaia Aretoa

Zinebi + Ehukultura-Bizkaia


Erakusketako komisarioa hamar urtean mundu osoko artxiboetan bila ibili ondoren (Luce Institutuan, Espainiako Filmotekan, Bundesarchiv-Filmarchiven), lehenengo aldiz erakutsiko dira Italia faxistak gerra zibilari buruz egin zituen dokumentalak.
Dokumentaletako batzuk egoeraren araberako arrazoiak zirela-eta zentsuratutakoak edo argitaratu gabeak dira.
Zikloko lau saioetako bakoitzaren aurretik, aditu batek gaiaren inguruko aurkezpena egingo du. Amaieran, solasaldia egingo da ikusleekin.

http://zinebi.eus/web/

 

 

 

 

 

Natura biomimetizatua

 

2017ko otsailaren 13tik 23ra bitartean
08:00etatik 21:00etara

 

  • Ekonomia eta Enpresa Fakultateko hall nagusia

 

Mariappan Jawaharlal Kalifornia Estatuko (AEB) Unibertsitate Politeknikoko iparramerikar zientzialaria UPV/EHUra bisitan datorrela eta, honako erakusketa ikusi ahalko dugu:  Natura biomimetizatua / Naturaleza Biometizada.
Erakusketa horrek arte tradizional indigena du aztergai. Izan ere, Brasil, Kolonbia eta Peruko Amazoniako herri indigenetako artelanak biltzen ditu, besteak beste, Hiutoto, Tuicuna eta Yagua herri indigenetakoak, hain zuzen ere.
Hauek dira gonbidatutako artistak: Omar  Rodriguez Da Silva, Manu Tintore eta Hugo Salinas.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es