Carlos Santamaría Zentroa

Zentro honek Carlos Santamaria donostiar matematikari, filosofo, meteorologo, euskaltzale eta bakezaleari zor dio izena. Santamaria honoris causa doktore izendatu zuten UPV/EHUn, 1992an. Haren babesa erabakigarria izan zen UPV/EHUko Gipuzkoako Campusaren garapenean.
Carlos Santamaria Zentroak 16.600 m2-ko arraseko azalera eraikia dauka eta Ander Marquet arkitektoak diseinatu zuen.

Barne hartzen ditu campuseko liburutegia eta baliabide nahiz zerbitzu berri batzuk (ikasteko gelak, hizkuntza-laborategia, irakaskuntzarako eta ikaskuntzarako baliabideen tailerra, etab.). Zentro unibertsitario honetan ere kokatuta daude gizarte-zientzien, zientzia juridikoen eta giza zientzien arloetako institutuen, katedren eta ikerketa taldeen egoitzak.

Carlos Santamaría Zentroa

UPV/EHUko  Gipuzkoako campusa
Elhuyar plaza, 2 20018 Donostia

Tel.: 943 018873
Faxa: 943 017120
E-mail: santamaria.atezaina@ehu.eus

Kudeaketa eta administrazio organoak

ORGANOAK TITULARRA ala OSAKETA
Zentroaren zuzendaria Errapel Ibarloza Arrizabalaga
Zentroaren kontseilu exekutiboa
  • Gipuzkoako Campuseko errektoreordea edo hark izendatutako ordezkoa. Kontseiluko buru izango da eta kalitate-botoa izango du.
  • Gipuzkoako Campuseko gerenteordea.
  • Gipuzkoako Campuseko Liburutegiko zuzendaria.
  • UPV/EHUko irakasleen eta ikertzaileen edo ikertzaileen langile-zerrendako kide diren bi ikertzaile: bat, zentroan kokatuta dauden Unibertsitateko Ikerketa Institutuetako eta nortasun juridikorik gabeko egitura eta erakundeetako (katedrak) ordezkari izango da eta bestea, zentroko guneak erabiltzen dituzten Ikerketa taldeetako ordezkari izango da.
  • Kalitate eta ikasketa berrikuntzako errektoreordetzako ordezkari bat.
  • Zentroko zuzendaria.
  • Gipuzkoako Campuseko idazkaria.
Zentroaren batzorde zientifikoa Zentroko jarduerekin erlazionatutako arlo zientifikoetan garrantzia duten hiru kide izango ditu gutxienez eta bost gehienez. Kide bakoitzaren ospearen eta garrantzi profesionalaren arabera egingo da aukeraketa eta ez, ordea, duten ordezkaritza instituzionalaren arabera. Azpibatzordeak antola daitezke, kasu bakoitzean baloratzen diren jakintza-arloen arabera.
Zentroaren administraria Fernando de la Caba Valdivielso

 

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es