Breadcrumb

Gakoak - Berezko Masterra Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasuna: Berdintasunaren Eragileak

Tituluaren gakoak

Titulu hau berdintasun eragileen prestakuntza erreferente bat da, bai EAEn bai beste testuinguru batzuetan. Administrazio publiko nahiz sektore pribatuetan berdintasun politikak diseinatzeko, garatzeko eta ezartzeko ezinbestekoak diren profesionalak prestatzen ditugu. Figura profesional horren eginkizuna da gaur egungo lege aginduak eta printzipioak praktikan jartzea, zeharkako ikuspegi batez, eta, bereziki, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Euskal Legean jasotakoak: aukera eta soldata berdintasuna, dibertsitate eta diferentziaren errespetua, generoaren araberako rolak eta estereotipoak ezabatzea, ekintza positiboak, ordezkaritza orekatua, eta emakumeen aurkako indarkeriaren aurka borrokatzea.

Masterra UPV/EHUn eman da, 2001. urteaz geroztik. Gizartean harrera zabala izan du, balorazio bikaina jaso du, eta ikasleen emaitzak ere oso onak izan dira.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

50

Modalitatea

Erdi-presentziala

Hizkuntza

Gaztelania

Egutegia

Iraila 2024

Uztaila 2025

Kreditu kopurua

60 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

2.900 €

Irakaslekua

Zuzenbide Fakultatea

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Berezko Masterra Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasuna: Berdintasunaren Eragileak

Irudia

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Master erreferentea da EAEn, eta Emakunderen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa jasotzen du.
  • 18 urte hauetan, 450 berdintasun eragile prestatu ditugu.
  • Titulua gizartearen arlo publikoan nahiz pribatuan dauden berdintasun politiken beharrei lotuta dago.
  • Tutoretzapeko praktikak ematen dira, berdintasun eragileen ekimen profesional errealak ezagutzeko.

Irudia - Berezko Masterra Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasuna: Berdintasunaren Eragileak

Irudia

Irteera profesionalak - Berezko Masterra Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasuna: Berdintasunaren Eragileak

Irteera profesionalak

Master honen bidez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako eragileak presatu nahi dira, berdintasun politikak bultzatu, diseinatu eta ezartzeko gai izan daitezen administrazio publikoan, enpresetan eta hezkuntzan.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak