Breadcrumb

Gakoak - Unibertsitate Hedakuntzako Diploma: Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoaren Prestakuntza Pedagogiko eta Didaktikoa

Tituluaren gakoak

Lanbide Heziketaren Antolaketa eta Integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoa, 2026ko urtarrilean sartuko da indarrean. Lege honek unibertsitate-gradua eta Bigarren Hezkuntzako masterra izatea eskatuko die Lanbide Heziketako irakasle teknikoei, Lanbide Heziketako 10 sektore berezietako irakasle teknikoei izan ezik. Beraz, diploma honek beharrezko prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa eskaintzen du, eta titulazio horietan irakasle tekniko gisa irakasteko gaitzea ahalbidetzen du.

Ikasturte bateko prestakuntza aurrez aurrekoa da modulu Orokor eta Espezifikoetan, eta Practicuma lanbide-heziketako ikastetxeetan. 60 ECTS kreditu ditu, hiru modulutan banatuta:

  • Generikoa (G) eta Espezifikoa (E):
    • Ikaskuntza eta nortasunaren garapena(G)
    • Hezkuntza-prozesuak eta testuinguruak(G)
    • Gizartea, familia eta hezkuntza(G)
    • Ikaskuntza eta irakaskuntza(E)
    • Irakaskuntzaren berrikuntza eta ikerketaren hastapena(E)
    • Orientazio profesionala(E)
  • Practicuma: Praktikak LHko zentroetan eta online Ikasketa Amaierako Lana (IAL)

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Unibertsitate Hedakuntzako Diploma: Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Prestakuntza Pedagogiko eta Didaktikoa

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Prestakuntza pedagogikoa eskaintzen du, Lanbide Heziketaren eremuko metodologia aurreratuenak eta berrikuntzak ezagutuz.
  • Ikasleen beharrekiko hurbilen dauden ikastetxeetan praktikak egiteko aukera bermatzen du.
  • Lanerako eta ziurtagiri ofizial bat lortzeko aukera ematen du, Lanbide Heziketako lantegi, laborategi eta praktiketako espazioetan irakasle gisa lan egin ahal izateko.

Irudia - Unibertsitate Hedakuntzako Diploma: Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Prestakuntza Pedagogiko eta Didaktikoa

Irteera profesionalak - Unibertsitate Hedakuntzako Diploma: Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Prestakuntza Pedagogiko eta Didaktikoa

Irteera profesionalak

Diploma honek Lanbide Heziketaren Antolatzeko eta Integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoak LHko irakasle tekniko gisa jardun ahal izateko eskatzen dituen baldintzei erantzuten die.

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).