responsables

Arduradunak

Iñaki Zabaleta Urkiola
 
Ikus-entzunezko Informazioaren Teoria, Teknika eta Teknologian katedraduna
Kazetaritza Saila
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Euskal Herriko Unibertsitatea UPV-EHU
644 posta-kutxa
48080 Bilbo
 
 
Tel.: 94-6012370
 
Biografia laburra:
 
Iñaki Zabaleta Urkiola EHUko Ikus-entzunezko Informazioaren Teoria, Teknika eta Teknologian katedraduna (Bilbo), kazetaria eta euskal idazlea da.
 
"Komunikabideak eta Kazetaritza Eremu Urriko Europar Hizkuntzetan" (euskara, katalana, galiziera, bretoiera, korsiera, frisiera, irlandera, galesa, gaelikoa/eskoziera, eta samiera) ikerketa-taldearen arduraduna da. Europan garrantzia duen taldea da eta gai horren gaineko argitalpen eta txosten ugari argitaratu ditu nazioartean.
 
Komunikazioari, kazetaritzari eta gizarteari buruzko berrogei liburu, liburu-kapitulu eta artikulu zientifiko baino gehiagoren egile eta egilekidea da (ISBN/ISSN indexazioarekin). Ingelesez, frantsesez, euskaraz eta gaztelaniaz idatzi ditu; eta nazio eta nazioarteko hogeita hamar biltzar baino gehiago aurkeztu ditu.
 
Iowako Unibertsitatean irakasle bisitari izan da (1992) eta ikerketa-egonaldi ugari egin ditu New Yorken.
 
Prentsan, telebistan eta irratian lan-eskarmentu handia du kazetari eta editore gisa. Euskal Kulturari buruzko hamahiru telebista-dokumental zuzendu ditu (Urak Dakarrena); CNNren World Report programarako erreportajeak egin ditu; Euskal Telebistako asteburuetako albistegien edizioaz arduratu da; eta hainbat aldizkariren zuzendari izan da (Munduan: Paz y Desarrollo; Eireka ), besteak beste. "Euskaldunon Egunkaria" egunkariaren fundatzailekidea.
 
Bere doktorego-tesia Phillips Davison irakaslearekin hasi zuen New Yorkeko Columbia Unibertsitatean (1983). Doktorego-ikastaroak eta doktorego-tesia Graduate Center of City University of New York-en egin zituen (1983-1985); Telebista Ekoizpenaren Master's of Science gradua eskuratu zuen Brooklyn College-n (1985); eta Kazetaritzako doktoregoa egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (1987).
 
Poesia-liburuak, kontakizun laburrak eta euskarazko eleberri bat argitaratu ditu. Horrez gain, euskararen aldeko erakunde ugari sortzeko eta garatzeko lan egin du.