Ikertzaileak

Nicolas Xamardo, Ph. D.
Valladolideko Unibertsitateko Filologia Erromanikoan doktorea da. "Komunikabideak eta Kazetaritza Europako Eremu Urriko Hizkuntzetan" ikerketa taldeko kide gisa, hainbat argitalpenen eta nazioarteko hainbat txostenen egilekide izan da (ikus zerrenda webgune honetan). "Komunikazioa eta interpelazioa" argitaratu du Estudios sobre el Mensaje Periodístico-n (Madril, 2004, 10, 191-200); eta Cidadán kane, os media, o poder e os seus límites (Santiago, Ed. Noitarenga, 2004). nicolas.xamardo@ehu.es.
 
Arantza Gutierrez, Ph. D.
Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritzan doktorea eta Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Saileko irakasle titularra da. "Komunikabideak eta Kazetaritza Europako Eremu Urriko Hizkuntzetan" ikerketa taldeko kide gisa, hainbat argitalpenen eta nazioarteko hainbat txostenen egilekide izan da (ikus zerrenda webgune honetan). Era berean, Euskal Irratigintzaren Historia (Bilbo, UEU, 2002) argitaratu du eta Irratsaio bat egiteko tailer praktikoa (Bilbo, UEU, 2005) liburuaren egilekidea da. mirenarantza.gutierrez@ehu.es.
 
Santi Urrutia, Ph. D.
Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologian doktorea eta Sail bereko irakasle elkartua da. "Komunikabideak eta Kazetaritza Europako Eremu Urriko Hizkuntzetan" ikerketa taldeko kide gisa, hainbat argitalpenen eta nazioarteko hainbat txostenen egilekide izan da (ikus zerrenda webgune honetan). Ikerketa-egonaldiak egin ditu Estatu Batuetan, eta bere argitalpenen artean, "Utilización de dispositivos 'voyeuristas' en la ficción televisiva" nabarmentzen da honako honetan: El bienestar en la cultura. Estudios de la Facultad de Ciencias Sociales y de la Comunicación en homenaje al profesor Iñaki Domínguez Vázquez (Bilbo, UPV-EHU, 2000).  cipurizs@lg.ehu.es
 
Itxaso Fernandez
Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritza Saileko irakasle elkartua da, eta doktorego-tesia prestatzen ari da. "Komunikabideak eta Kazetaritza Europako Eremu Urriko Hizkuntzetan" ikerketa taldeko kide gisa, hainbat argitalpenen eta nazioarteko hainbat txostenen egilekide izan da (ikus zerrenda webgune honetan). Horrez gain, Irratsaio bat egiteko tailer praktikoa (Bilbo, UEU, 2005) argitalpenaren egilekidea da. itxaso.fernandez@ehu.es.
 
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es