CV-Montse-Maritxalar-Anglada

Montse Maritxalar Anglada

Curriculum vitae

Montse Maritxalar Anglada (Donostia, 1966) EHUko Informatika Fakultatean lizentziatu eta doktoratu zen, Donostian. Gaur egun, irakasle agregatua da Donostiako Informatika Fakultatean. Bere ikerketak hizkuntzaren prozesamendua, ikaskuntza eta materialen sorkuntzari buruzkoak izan dira. 4 doktorego-tesiren zuzendari (2 europar aipamen) eta 70 argitarapen zientifiko baino gehiagoko egilekide. Halaber, Edinburgo zein Dublinen ikerketa-egonaldi laburrak egin ditu. 40 ikerketa-proiektu lehiakor baino gehiagotan parte hartu du, estatuan eta europan. Eta horrez gain, enpresa edo erakundeekin egindako hainbat kontratutan ere parte hartu du, horietako bitan ikertzaile nagusia izanik. Seiurteko aktiboa du.

Ebaluazio bikaina du Docentiaz programan. Eta irakaskuntzarekin zein dibulgazioarekin lotutako hainbat argitalpen ditu, besteak beste, bi libururen koeditorea da. Irakaskuntzako bi berrikuntza-proiektutan ere parte hartu du, ikertzaile nagusia izanik. Irakasle gisa esperientzia du gradu ikasketetan, master lokaletan, Erasmus Mundus master batean eta berezko titulazioetan. Azken kasuan, batzorde akademikoko kidea ere izan da (2016-2019).

Informatika Fakultateko Akademia Antolakuntzako dekanordea (2011-2014), Informatika Ingeniaritza titulazioaren koordinatzailea (2014-2017), UPV/EHUko Gradu-Batzordearen kidea (2013-2016) eta UPV/EHUko ikasleen zuzendaria (2017-2021). Udako Euskal Unibertsitateko informatika saileko sailburua (1992-1997). Eusko Jaurlaritzan Euskara Aholku Batzordean Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzorde-atal bereziaren kidea (2015-2020), eta European Network for Combining Language Learning with Crowdsourcing Techniques cost action ikerketa-sarearen ordezkarietako bat espainiar estatuan (2016-2021).

Txikitatik bere pasioa mendia da eta antzerkia egitea gustukoa du.