info_edificio

Eraikina

Eraikinaren ezaugarriak

Irudia

Eraikina Lascaray Ikergunearen ondoan dago eta sotoko solairuan lurpeko aparkaleku bat (3.194 m2) du. Eraikinaren gainerakoa (5.814 m2) hainbat gune biltzen dituzten lau solairutan dago banatuta.

Eraikin honen proiektua UNE-EN 14006 ekodiseinuaren araudiari jarraituz garatu da, eraikuntza-sistema tradizionalen eta berritzaileen bitartez. Eraikin honetarako CLT zurezko panelak erabili dira fatxadaren kanpoaldeko estalkirako, eta egitura hormigoi armatuzkoa da. Fatxada aireztatua hormigoi polimero uhinduzko panelekin errematatuta dago. Material beroa denez gero, barneko guneak diseinatzeko ere erabili da zura. Kanpotik sartzen den argia da eraikin honetako beste elementu nabarmen bat, barne-patioetan eta atzealdeko fatxadako gortina-horman zehar sartzen dena.
 

Zerbitzu partekatuak

Irudia

Ikertaldeen lokalez gain, eraikinak bi laborategi ditu –hizkuntzalaritzakoa bat eta arkeologiako hiru– talde erabiltzaileentzat.

1.  Ikerketa
Hizkuntzalaritza laborategiak:

Micaela Portilla Ikerguneak hizkuntzalaritzako 2 laborategi ditu eraikinaren 3. solairuan (3.3 eta 3.4 lokalak), eta bakoitzak 88,31 m2-ko azalera du.

  •  "Hizketaren Pertzepzioko Laborategia". Kabina intsonorizatu bat (30,50 m2) esperimentaziorako 8 lanposturekin. Kristalezko itxitura batek banatzen ditu postuak, gela isilera komunikatuta. Gela isilean 2 lanpostu daude, eta kanpoko mostradorea 4 posturako, kabina intsonorizatua kontrolatzeko.
  •  "Hizkuntzalaritza Esperimentaleko Laborategia": 2 Faraday kabina eta 2 kabina akustiko intsonorizatu, 30,50 m2–koak, esperimentaziorako 4 posturako; kabinak bistaz komunikatzen dira gela isilarekin. Era berean, gela isilak 4 postu ditu kabinak kontrolatzeko.
Arkeologiako Laborategiak:

Ikerguneak arkeologiako 4 lokal ditu eraikinaren sotoko solairuan, eta honela daude banatuta:

  •  Arkeologiako materialen harrera (52 m2)
  •  Materialen flotazioa, garbiketa eta lehortzea (96 m2), sarbide zuzena duena eraikineko garajetik.
  •  Arkeologiako materialen biltegiratzea (92 m2)
  •  Laginen prestaketa eta materialen tratamendua (92 m2)

Eraikinaren sotoan aztarna arkeologikoen gordailu bat ere dago, "Flotazioa, Garbiketa eta Lehortzea" lokaleko konketetatik isurtzen den ura gordailu batera doana –eraikinaren gainerako lekuetatik independentea–.

 
2.- Lanerako eta bileretarako gelak, eta ekitaldi aretoa

Ikerguneak hainbat gela ditu bileretarako, lan egiteko, mintegietarako eta emaitzak aurkezteko, baita ekitaldi areto bat ere.
 

Areto mota Edukiera eta Kokapena Ezaugarriak

Ekitaldi aretoa

108 pertsona
Beheko solairuan
Ikus-entzunezko ekipoa + Ordenagailua
Atrila

5 bilera-gela

14 pertsona gela bakoitzeko:

- 0.1 eta 0.9 gelak (beheko solairuan)

- 1.8 gela (1. solairuan)

- 2.5 gela (2. solairuan)

- 3.5 gela (3. solairuan)
Pantaila mugikorra
Arbela

5 langela mintegietarako eta emaitzak aurkezteko

Beheko solairuan:
- 0.2 gela (40 pertsona)

- 0.3 gela (16 pertsona)

- 0.6 gela (16 pertsona)

- 0.7 gela (40 pertsona)

- 0.8 gela (62 pertsona)
Ikus-entzunezko ekipoa + Ordenagailua edo Pantaila mugikorra
Arbela

2 langela banakoentzat edo taldeentzat

Beheko solairuan:
- 0.4 eta 0.5 gelak (24 pertsona)

- 0.10, 0.11 eta 0.12 gelak (20 pertsona)

Erreserba egin behar izanik gabe, unibertsitateko ikertzaileen artean partekatzeko.
Mahai elektrifikatuak edo idazbesaulkiak

 

Guneak erreserbatzeko

Ikergunea astelehenetik ostiralera dago irekita, 08:00etatik 21:00etara.

Kontaktu telefonoa: +34 945 01 4003

  • Unibertsitate jardueraren barruan diharduten unibertsitateko langileek honako formularioa bete behar dute. Erreserbak deien ordenari jarraituz finkatuko dira eta Ikerguneko atezaintza arduratuko da eskatutako erreserba email bidez baieztatzeaz edo, hala badagokio, ezertatzeaz.

 

  • Norbere aldetik jokatzen duten unibertsitateko  langileei eta unibertsitatez kanpoko eskatzaileei, aldiz, honako prozedura aplikatuko zaie:
     

galeria_edificio

Argazkiak