PLAN-PLURILINGUISMO-Presentacion

Eleaniztasun Plana

Irudia

Eleaniztasun Plana 2005-2006 ikasturtean jarri zen abian gure irakaskuntza-eskaintzan atzerriko hizkuntzen erabilera bultzatzeko helburu orokorrarekin. Helburu zehatzak, laburbilduz, honako sei hauek dira:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan bigarren hezkuntzan zenbait irakasgai ingelesez irakasteko ezarri diren eleaniztasun-proiektuei jarraipena ematea.
  • Ikasleek hizkuntzen arloan duten prestakuntza hobetzea, Europako Unibertsitate Eremuan errazago mugi daitezen.
  • Atzerriko hizkuntzetan emandako hitzaldi, sinposio eta bestelako jarduerak bultzatzea. Planaren helburua ikasleek hizkuntz gaitasuna izatea da, irakasle bisitariei eta atzerriko argitalpenei etekinik handiena atera ahal izateko.
  • Ikasleen lan-munduratzea erraztea, izan ere, atzerriko hizkuntzen ezagutza balio erantsi bilakatu baita.
  • Nazio barruko zein nazioarteko truke-programen bidez jasotzen ditugun ikasleen irakaskuntza-eskaintza zabaltzea. Atzerriko hizkuntzen eskaintza atzerriko ikasleak erakartzeko elementu garrantzitsu bilakatu da.
  • Irakasleak nazioartekotu daitezen bultzatzea, euren ibilbide profesionala hobetzeko, bai irakaskuntzaren arloan, bai ikerketaren arloan.

Plan honek UPV/EHUko ikasleek ingelesa/frantsesa ez ezik, espezialitate bakoitzaren hizkuntza espezifikoa ere ikastea ahalbidetuko du. Horrez gain, ikasleek nazioarteko mugikortasun-programetan parte har dezatela erraztuko du. Azkenik, azpimarratu behar da, plan honen barruan egindako irakasgaiak curriculum akademikoan jasoko direla.

Harremanetarako

Informazio zehatzagoa edukitzeko, 945013437 telefonora deitu edo eleanizt@ehu.eus helbidera idatzi.