Ate Irekiak
Euskal Herriko Unibertsitateko fakultate edo eskolarik bisitatu nahi al duzu? Ikastegien instalazioak eta baliabideak ikusi nahi al dituzu? Eta graduko ikasketak xehetasunez ezagutu?
Euskal Herriko Unibertsitateak zure etorkizuneko zentroa bisitatzera gonbidatzen zaitu zure etorkizuneko ikastegia bisitatzeko eta zure unibertsitate-ikasketei buruzko erabakia amaitzeko behar duzun informazio guztia lortzeko aukera eskaintzen du.
Parte hartu ahal dutenak:
Unibertsitate ikasketak 2024-25 ikasturtean hasiko dituztenak:
- Batxilergoko, Goi Mailako Heziketa Zikloetako, Arte eta Kirol ikasketetako bigarren mailako ikasleak
- Unibertsitatera sartzeko aukera duten 25, 40 eta 45 urtetik gorako pertsonak
- Unibertsitateko ikasleak eta tituludunak
Parte hartu ahal duten beste pertsona batzuk:
- Laguntzaileak (laguntzaileei ere zuzendutako jardunaldietan)
Ezkaintza:
- Arabako Campuseko ikastegietako Ate Irekiak (Data eguneratuak)
- Bizkaiko Campuseko ikastegietako Ate Irekiak (Data eguneratuak)
- Gipuzkoako Campuseko ikastegietako Ate Irekiak
* Leioako Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak ez ditu Erizaintza, Fisioterapia, Medikuntza eta Odontologia graduko Ate Irekiak eskainiko.
Konstulta denbora errealean dauden plazak.
Izen ematea: martxoaren 4tik 10era
Oraindik plaza libreak dituzten Ate Irekietan, izena emateko epea luzatu egiten da, plazak agortu arte edo jardunaldia egin baino 3 egun lehenago.
Izen-ematea banakakoa eta nahitaezkoa da.
Lehenik eta behin, kontsultatu eskaintza campusez campus, jardunaldia zure taldeari (laguntzaileari eta/edo ikasleari) zuzenduta dagoela egiaztatzeko. Ate Ireki batzuetan bakarrik eman daiteke laguntzaileen izena.
Izena eman dagokizun estekan klik eginez.
- Ikasleek izena emateko (ikaslearen nortasun-agiriaren zenbakia eskatzen da)
- Ikasleekin doazen laguntzaileek izena emateko (laguntzailearen nortasun-agiriaren zenbakia eskatzen da)
Jardunaldietan parte hartzeko hezkuntza-premiaren bat izanez gero, bidali mezu, bat martxoaren 12 baino lehen, sou@ehu.eus helbidera, zure egoeraren berri emateko.