Eduki publikatzailea

Hitzaldia: ‘Conocimiento y representación de los fenómenos naturales'

Noiz eta non

Noiztik: 2017/04/27 Noiz arte: 2017/04/18, 19:00 - 10:42

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Bilboko Guggenheim Museok Auditorioan (Bilbo) ‘Conocimiento y representación de los fenómenos naturales' hitzaldia eskainiko dute biologo eta ilustratzaile Clara Cerviñok, kimikari eta kazetari Xabier Duránek eta Cambridge Unibertsitateko Aro Modernoko zientziaren eta artearen historian aditu José Ramón Marcaidak.

Ekitaldia Arte & Zientzia hitzaldi-zikloaren barne dago. Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultura Zientifikoko Katedrak museoarekin batera antolatu duen ziklo hau TopARTE programaren esparru barnean dago, pinakoteka honen XX. urteurrena ospatzen duena. Sarrera doakoa da, baina gonbidapenak aldez aurretik jaso daitezke Guggenheim Museoaren txarteldegian edo museoaren webgunearen bidez.

Animalia eta landareen lehenengo ilustrazioak, gauza natural harrigarrien bildumazaletasuna, artisten lana… Bere historian zehar, gizakiak hainbat modutan irudikatu du natura eta irudikapen horiek beti izan dute eginkizun bat ezaguera zientifikoaren sorreran. Eragin hori alderantziz ere gertatu da, izan ere, aurkikuntza zientifikoek inspirazio gisa balio izan dute eta teknika piktoriko eta estilo artistikoen garapenean eragina izan dute, artearen historiaren bilakaeran zuzenki parte hartuz.