UPV/EHU-UPPAk antolatutako mugaz gaindiko doktorialak
Noiz eta non
2017/10/19 2017/10/19, 09:00 - 20:00
Kokapena
Oñati (Gipuzkoa)
Deskribapena
Urriaren 16tik 19ra, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Université de Pau et des Pays de l'Adour-ek (UPPAk) zazpigarren urtez jarraian antolatu dituzten mugaz haraindiko doktoretza barnetegiak hartuko ditu Arantzazu Gandiaga Zentroak. Hirugarrenez egingo dira dok-barnetegi hauek Euskal Autonomia Erkidegoan; izan ere, aurreko bi aldietan, Frantzian egin baitira.
Mugaz haraindiko dok-barnetegiak zeharkako izaera daukaten jarduerak dira, doktoregaien gaitasunak garatzeko egiten den zeharko jarduerak, etorkizuneko laneratze prozesua errazteko xedez. Ingurune eleaniztun batean, eta Patrick Cansell buru duen ARTEM talde pedagogikoak lagunduta, prestakuntzan zehar jasotako jakintzak modu praktikoan garatzeko proiektuen berri emango diete elkarri 80 parte hartzaileek; eta, era berean, diziplina arteko eta kultura anitzeko taldeetan lan egiteko gaitasun berriak berenganatuko dituzte.
UPV/EHUko eta UPPAko doktoregaiekin batera Zaragozako eta Bordeleko doktoregaiek hartuko dute parte doktorialetan. Unibertsitate horiekin elkarkidetze akordioak ditu UPV/EHUk.
Doktorialen hasiera ekitaldian izan ziren UPPAko eta UPV/EHUko Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordeak, David Bessieres eta Marta Barandiarán, hurrenez hurren.
Jardunaldiok UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolak (MDe) antolatu ditu, UPPArekin elkarlanean.