Proiektua
Herritarren zientzian oinarritutako STEAM proiektua da, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika uztartzen dituena Euskal kostaldeari buruzko ezagutza handitzeko helburuz. Zehazki, eskala mikroskopikoko biodibertsitatean (meiofaunan eta mikroalgetan) eta horiek arriskuan jartzen dituzten elementuetan (plastikoetan esaterako) jartzen du arreta.
Proiektu honek finantziazioa jaso du batetik, Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak (FECYT-ek) deitutako 2021eko kultura zientifikoa, teknologikoa eta berrikuntza sustatzeko diru-laguntzen deialdian, eta bestetik, UPV/EHUko Ikerkuntza Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzaren eskutik.
2024ko ekainaren 7an, proiektuaren azken ekitaldia ospatuko dugu Bizkaia Aretoan (UPV/EHU) Bilbon.
Hezkuntza arautuko (ikastetxeak), hezkuntza ez-arautukoak, aisialdiko, kultura-, gizarte- edo gizarte-ekintzako kolektibo inklusiboak.