Azken ekitaldi zabala → Deskribapena

Ozeanoen Nazioarteko Egunaren bezperan, ekainaren 7an, proiektuaren azken ekitaldia ospatuko dugu. ¡Atención! ¡No me aplastes!-Kontuz! Ez nazazu zapaldu! proiektuaren parte hartzaile guztiak bilduko dituen ekitaldia izango da Bizkaia Aretoan (UPV/EHU).

Entzunareto Nagusia bertaratuko direla baieztatu duten partaidez beteta egongo da. Bertaratu ezin direnentzat ekitaldia etxetik zuzenean jarraitu ahal izateko lanean ari gara.

Azken ekitaldi honetan parte-hartzaileen artean esperientziak partekatzeaz gain, hainbat gonbidatu izango ditugu:

POSTER ERAKUSKETA

Gainera, proiektuan parte hartu duten taldeek egindako posterren erakusketa bisitatu ahal izango da. Posterretan, proiektuan izan duten esperientzia, ikasketak eta lortutako emaitzak azalduko dituzte.

Bizkaia Aretoan (UPV/EHU) (Etxepare eta Axular aretoetan) talde lanen poster erakusketa publiko guztiarentzat zabalik egongo da maiatzaren 27tik ekainaren 10era bitartean.

Ekainak 7ko EGITARAUA

  • 9:30-10:00: Izen-ematea. Bizkaia Aretoa 
  • 10:00-10:10: Ongi etorria 
  • 10:10-10:20: CIMASUB-en film laburraren proiekzioa 
  • 10:20-10:50: Cecilia Teodora Satta (Sardiniatik) ikertzaile gonbidatuaren dibulgazio-hitzaldia “Phytoplankton: the microscopic ‘engine’ of oceans”   
  • 10:50-11:00: CIMASUB-en film laburraren proiekzioa  
  • 11:00-11:30: “Sexo al mar” hitzaldia, Plàncton, Divulgació i Serveis Marins elkartea  
  • 11:30-11:50: Ordezkari akademikoen agurra
  • 11:50-12:00: Sari-banaketa 
  • 12:00-14:00: Zuek egindako poster erakusketara bisita. Ekainaren 10era arte egongo da ikusgai.  

Laster arte!

Gonbidatuak:

Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa

Plàncton, Divulgació i Serveis Marins

2024ko ikertzaileen Europako gaua elkarrekin ospatzeko, G-9 Unibertsitate taldea osatzen duten erakundeen proiektuaren barne dagoen ekimena.
Jarduera hau UPV/EHUko Ikerkuntza Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzak diruz babesten du, Europar Batasunak finantzatzen duen “Horizonte Europa: Ikerketa eta Berrikuntzako Esparru Programa”-ren barruan, 101162477 zenbakidun dirulaguntza akordioaren bitartez.

Skip to content