Prestakuntza-saioa

Parte hartu nahi duen taldearen arduradunak prestakuntza-ikastaro bat egin beharko du. Bertan irakatsiko diogu materiala nola prestatu,  laginketa nola garatu, behaketak eta neurketak nola egin eta datu-baseak nola elikatu..

  • Noiz: egun bakarreko prestakuntza ikastaroa izango da otsailean edo martxoan zehar (parte hartzerakoan adierazitako interesaren arabera adostuko dira ordutegiak). Ikastaroak 3 orduko iraupena izango du eta goiz eta/edo arratsaldez antolatuko da. Prestakuntza-beharrizan guztiei erantzuten saiatuko gara.

  • Non: Ikastaroa presentziala izango da UPV/EHUko Campusetan: Leioan, Gasteizen eta Donostian.

  • Edukiak: Ikastaroak beharrezko prestakuntza teoriko-praktikoa eskainiko du; laginketak eta haietatik ateratako laginen azterketa zuzen egiteko, emaitzak interpretatzeko eta ondorio kontrastatuak lortzeko.

  • Taldea: Kontuz! ez nazazu zapaldu! proiektuko taldea hemen ezagutu dezakezu 
Skip to content