Breadcrumb

Innoboat_info

  • Testuingurua

INNOBOAT Bizkaia Bilboko Ingeniaritza Eskolatik (EHU) bultzatutako Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (POI, Project Based Learning - PBL) proiektua da. Bere helburua da itsasontzi jasangarri baten diseinua, eraikuntza, baliozkotzea eta lehiaketa, Monaco Energy Boat Challenge lehiaketaren esparruan.

Proiektua ikasleak benetako lanbide-inguruneetara hurbiltzeko premiatik sortu da, konplexutasun handiko ingeniaritza-erronka batean parte hartuz gaitasun teknikoak eta zeharkakoak garatzeko aukera emanez. Horretarako, INNOBOATek unibertsitatearen barruan enpresa teknologiko baten funtzionamendua erreproduzitzen du, eta ikasleek proiektuaren hainbat arlotan benetako erantzukizunak hartzen dituzte.

Ekimenak ingeniaritzako titulazio desberdinetako ikasleak biltzen ditu, diziplina anitzeko lana, berrikuntza, jasangarritasuna eta itsas-industriarekin lotutako enpresa eta erakundeekiko lankidetza sustatuz.

  • Helburuak

INNOBOAT Bizkaiaren helburu nagusia talentua eta ekintzailetza sustatzea da, zeharkako gaitasunen garapenean sakontzea, jasangarritasunarekiko konpromisoan ikasleak heztea eta sentsibilizatzea, eta, azkenik, ikasleen lan-merkaturatzea erraztea, Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (POI) metodologiaren aplikazioaren bidez.

Jarduera-esparrua itsas sektorea da, Euskadiren garapen ekonomiko eta teknologikorako estrategikotzat jotzen den sektorea. Testuinguru horretan, INNOBOAT Bizkaia proiektuak Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleei azken belaunaldiko itsasontzi jasangarri baten diseinua, eraikuntza eta baliozkotzea egiteko erronka planteatzen die. Ondoren, nazioarteko adituek ebaluatzen dute ontzia Monakoko Energy Boat Challenge lehiaketan parte hartzen duen bitartean.

Ekimenak benetako enpresa baten funtzionamendua erreproduzitzen du unibertsitatearen barruan, ingeniaritzako titulazio desberdinetako ikasleak diziplina anitzeko taldeetan integratuz. Parte-hartzaile bakoitzak erantzukizun zehatzak hartzen ditu honako arlo hauetan: ontzigintza-diseinua, propultsio elektrikoa, energia-sistemak, fabrikazioa, elektronika, web-garapena, marketina, komunikazioa, babesleen bilaketa, edo kudeaketa ekonomikoa. Irakasleek, berriz, zuzendaritza-talde eta mentore lanak egiten dituzte.

Metodologia honen bidez, ikasleek ikasketetan eskuratutako ezagutzak benetako ingeniaritza-erronka batean aplikatzen dituzte, eta, aldi berean, gaitasun teknikoak eta zeharkako trebetasunak garatzen dituzte, hala nola lidergoa, talde-lana, komunikazioa, arazoen ebazpena, sormena, berrikuntza eta proiektuen kudeaketa.

  • Parte hartzen duen pertsonala

Proiektuan Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasleek, Teknikari, Kudeaketa eta Administrazio eta Zerbitzuetako Langileek (PTGAS), eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako gradu eta master desberdinetako ikasleek parte hartzen dute.

Era berean, itsas, ontzigintza, energia eta industria sektoreekin lotutako enpresa laguntzaile eta babesleek parte hartzen dute, baita proiektuaren garapena aktiboki babesten duten hainbat erakunde eta instituziok ere.

Unibertsitatearen, enpresaren eta erakundeen arteko lankidetza honi esker, diziplina anitzeko ikaskuntza-ingurune bat sortzen da, non ikasleek benetako ingeniaritza-erronka baten gainean lan egiten duten, ezagutzaren transferentzia eta lanbide-ingurunera hurbiltzea sustatuz.

  • Zuzenean edo zeharka lantzen diren Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH)
  • 4  – Kalitatezko hezkuntza
  • 5  – Genero-berdintasuna
  • 7  – Energia eskuragarria eta ez-kutsatzailea
  • 8  – Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
  • 9  – Industria, berrikuntza eta azpiegiturak
  • 12  – Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
  • 13 – Klima arloko ekintza
  • 17  – Helburuak lortzeko aliantzak
  • Lotutako titulazioak

INNOBOAT proiektua Bilboko Ingeniaritza Eskolan eskaintzen diren titulazio guztietara irekita dago.

  • PBLaren sare sozialen estekak

Instagram: https://www.instagram.com/innoboat/?hl=es 

LinkedIn: www.linkedin.com/in/innoboat-bizkaia 

Facebook: https://www.facebook.com/profile.php?id=61570449993031 

YouTube: https://www.youtube.com/@InnoBoat-Bizkaia 

Webgunea: https://www.innoboatbizkaia.eus/ 

  • PBLaren arduradunaren edo arduradunen kontaktua

David Boullosa Falces: david.boullosa@ehu.eus 

Titulaciones vinculadas (para captación de alumnado)

El proyecto InnoBoat está abierto al conjunto de titulaciones que se ofertan en la Escuela de Ingeniería de Bilbao.

Fechas clave (presentaciones o actos previstos)

  • Presentación del proyecto en el Sail INN en Getxo (8-9 noviembre 2023)
  • Evento organizado por el consejo de estudiantes EIB (24 octubre 2023)
  • Energy Boat Challenge (1-6 julio 2024)