UPV/EHUko 2016/2017 ikasturteari hasiera emateko ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2016/09/12 Noiz arte: 2016/08/31, 11:30 - 14:07
![Irudia](/documents/10136/3858697/campusa_conferencia5.jpg/1ef78276-6d63-4f6c-b752-d2bc4681f95a?t=1429177795000)
Deskribapena
Astelehenean, irailak 12, 11:30ean, Bizkaia Aretoko Mitxelena entzunaretoan (Abandoibarra, 3. Bilbao) egingo da UPV/EHUko 2016/2017 ikasturteari hasiera emateko ekitaldia.
Ekitaldiaren programa hauxe da:
- 2015/2016 ikasturteko memoriaren laburpena, Unibertsitateko idazkari nagusi José Luis Martin jaunaren eskutik
- Ikasturte hasierako hitzaldia, Jasone Astorga doktore andrearen eskutik: Pertsonen Internet-a eraikitzen
- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte andrearen mintzaldia
- Unibertsitateko errektore Iñaki Goirizelaia jaunaren mintzaldia
- UPV/EHUko koruaren emanaldia
Etortzekoa bazara, jakinaraz ezazu, mesedez joango naiz sakatuz edo 94 601 20 29 telefonora deituz.
Ekitaldia zuzenean ikusi nahi baduzu: https://ehutb.ehu.eus/eu/directo/1.html