Lehenengo argitaratze data:
2016/04/20
Mintegi honen helburua da jabetza industrialari eta intelektualari buruzko oinarrizko kontzeptuak eta jarduera praktikoak helaraztea bertaratzen direnei. Mintegi hau, Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroak (BIC Araba) eta UPV/EHUren Arabako Campusak bultzatu eta ekintzailetzaren sustapenean oinarritutako INIZIA programan barne hartuta dago.
-
LEKUA: Lascaray ikerguneko bideokonferentzia gelan (Miguel Unamuno 3, 01006 Vitoria-Gasteiz)
-
EGUNA: Maiatzaren 5ean
-
ORDUTEGIA: 09:00-13:00
-
INFORMAZIO GEHIAGO: 945298282; emaila
-
IZEN-EMATEAK: http://www.spri.eus/euskadinnova/es/transformacion-empresarial/agenda/conceptos-basicos-aproximacion-practica-propiedad-industrial-intelectual/11768.aspx
Norentzat:
-
UPV/EHUko Arabako Campuseko zentroetako irakasle ikertzaileentzat (IIP), Administrazio eta Zerbitzuetako Langileentzat (AZP) eta ikasleentzat.
-
UPV/EHUko Arabako Campuseko ikerketa-taldeentzat.
-
UPV/EHUri lotutako pertsonentzat.
-
Jardunaldian interesa duten guztientzat.
Egitaraua:
Oinarrizko kontzeptuak:
-
Jabetza industriala eta intelektuala (JI): modalitate bakoitzak zer babesten duen.
-
Teknologiaren babesa: patenteak eta sekretu profesionala.
-
Patenteak: definizioa, zer da eta zer ez da. Ematen dituen eskubideak.
-
Zer ez da patentagarria. Ordenagailuko programen babesa.
-
Patentagarritasun baldintzak: berritasuna, asmaketa-jarduera eta aplikagarritasuna industrian.
-
Patente bat eskuratzeko prozedura.
-
Patente eskaerak eta emandako patenteak bereiztea. Patente familiak eta lege egoera.
-
Patente baten babesaren helmena. Erreibindikazioak eta horien interpretazioa.
-
Patente bat idazteko alderdi praktikoak.
-
Baliagarritasun-eredua asmakuntzak babesteko modalitate alternatibo gisa.
-
JIren beste modalitate batzuk: diseinu industrialak eta markak.
Jarduera praktikoa:
-
JIren kudeaketa eta enpresa estrategia.
-
Patenteak informazio iturri gisa. Patente bilaketak.
-
Patenteak zaintza teknologikoaren eta adimen lehiakorraren atal gisa.
-
Hirugarrenek patenteak urratzeko arriskuari aurrea hartzea. Eragiketa askatasunari buruzko txostenak.
-
Patente zorroaren kudeaketa.
-
Patentagarriak izan daitezkeen asmakuntzak hautemateko jarraibideak. Barne protokoloak.
-
Asmakuntzak babesteko estrategiak.
-
Patenteekin balioa sortzeko moduak.
-
Patenteen balorazioa.
-
Konfidentzialtasun, lankidetza eta lizentzia akordioak.
-
"Freedom to Operate" - FTO).
Hizlaria:
GALBAIAN Intellectual Property