XSL Content

Automatism and Control

Centre
Faculty of Engineering - Gipuzkoa
Degree
Doble Grado en Ingeniería Mecánica e Ingeniería Electrónica Industrial y Automática
Academic course
2023/24
Academic year
2
No. of credits
6
Languages
Spanish
Basque

TeachingToggle Navigation

Distribution of hours by type of teaching
Study typeHours of face-to-face teachingHours of non classroom-based work by the student
Lecture-based3030
Applied laboratory-based groups3060

Teaching guideToggle Navigation

AimsToggle Navigation

Gaitasun nagusiak:

- Automatizaziorako eta kontrolerako oinarrizko sistemak diseinatzeko ahalmena garatzea.



Gaitasun nagusia honetaz gain industria adarreko bestelako konpetentziekin osatuko da:

- Ekoizpenaren hobekuntzarako, industria mailan automatizazioak eta kontrolak dituzten erabileren ezagutza orokorra.

- Erabilerak aztertu, diseinatu eta abian jartzea.

- Ezagutzak, prozedurak nahiz lorturiko emaitzak modu egokian azaltzea, arloari dagozkion hiztegi eta terminologiarekin; guzti hau, tresneria egokia erabiliz.

- Lanerako jarrera txukun eta arduratsua izaten ikastea, ogibideak eskatuko duen etengabeko formakuntzarako beharrezko izango den ikasteko grina kontuan izanik.



TemaryToggle Navigation

Ikasleek aipatutako gaitasunak lortu ahal izateko ikasgaiaren ikastegia bi zati handitan banatuko da, AUTOMATIZAZIO INDUSTRIALA eta KONTROL INDUSTRIALA. Jarraian klase magistralen eta laborategiko praktiken programak aurkeztuko dira.



KLASE MAGISTRALEN PROGRAMA

I ZATIA: Automatizazio Industriala

1. Gaia: Automatismoen inguruko sarrera.

Kontzeptu orokorren definizioa.

2. Gaia: Aljebra logikoa. Automatismo konbinazionalak eta sekuentzialak.

Automatismoen modelatzea gauzatzeko beharrezkoak diren oinarri matematikoen lantzea.

3. Gaia: GRAFCET arauak erabiliz automatismoak ereduztatzea GRAFCET arauen deskribatzea eta erabilpena.

4. Gaia: Automatismoen burutzea: Automata programagarriak

Diseinatutako automatak automata programagarriak erabiliz gauzatzen ikastea.

II ZATIA: Kontrol Industriala

5. Gaia: Kontrol Industrialaren sarrera.

Kontzeptu orokorren definizioa.

6. Gaia: Sistema fisikoen ereduztapena.

Eredu matematikoen bitartez kontrolatu nahi diren sistemen deskribapena.

7. Gaia: Sistemen erantzuna denboraren eremuan.

Sistemen erantzunaren egonkortasuna eta egoera iraunkorraren analisia

8. Gaia: Oinarrizko kontrol ekintzak eta haien doiketa.

Kontrolerako oinarrizko ekintzen definizioa eta hauen doiketa.



LABORATEGIKO PRAKTIKEN PROGRAMA

I ZATIA: Automatizazio Industriala

I.A blokea: CX-programmer-aren oinarriak.

I.B blokea: FESTOko moduluen programazioa.

II ZATIA: Kontrol Industriala

II.A blokea: Matlab eta Simulinken oinarriak.

II.B blokea: 1. eta 2. ordenako sistemen lanketa eta kontrola



MethodologyToggle Navigation

Bi irakaskuntza mota erabiltzen dira irakasgai honetan: klase magistralak (3 ECTS) eta laborategiko praktikak (3 ECTS). Horretaz gain, noski, ikasleak irakaslearen tutoretza orduetan pasatzera gonbidatuak dira, haien zalantzak argitzeko laguntza indibiduala izan dezaten. Zalantzak argitzeko ere E-posta erabili dezakete.



KLASE MAGISTRALAK

Klase magistraletan ez da soilik teoria irakasten, ariketak ere egiten dira. Ikaskuntzan oinarritzen diren metodologia aktiboak, ikaskuntza kooperatiboa eta ebaluaketa jarria burutuko dira. Horretarako, osagai hauek hartuko dira kontuan: irakasgaiaren helburuak, ikasleen ezaugarriak, irakaskuntza prozesuaren baldintzak, etabar.



LABORATEGIKO PRAKTIKAK

Laborategiko praktiketan klasean landutakoa praktikan, ikasitako kontzeptu eta metodologiak hobeto menperatzeko helburuarekin. Laborategietara joan aurretik, ikasleak praktikako enuntziatua deskargatu behar du eGela-tik, eta ongi irakurri.

Assessment systemsToggle Navigation

Ikasgaiaren ebaluazio metodo nagusia ebaluazio jarraitua da. Ebaluazio jarraituari uko egitea edo deialdiari uko egitea indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen baldintzetan egingo dira.



Ebaluazio jarraituan ikasleak jakintza pixkanaka baina etengabe jasoko du praktiketarako espresuki diseinatutako lanketen eta ebaluaketen bitartez. Metodologia jarraituaren ebaluaketa entregagaien eta ebaluazio proben bitartez burutuko da. Entregagaien eta proben data denbora nahikoarekin adieraziko ditu irakasleak. Gainditu ez den atala azken probaren bitartez gainditzeko aukera edukiko du ikasleak (ohiko deialdian edo/eta ezohiko deialdian).



Ebaluazio jarraitua egiten duen ikasleak baina praktiketara etortzen ez denak, 0 edukiko du praktika zati horren atalean. Atal bakoitzean, gehienez justifikatu gabeko ez bertaratze bat onartuko da, ez etortzea justifikatua egon behar da. Hau da, nahiz eta ikasturtean zehar ebaluaketa jarraituko lanak eta ebaluazio probak egin, atal bakoitzean justifikatu gabeko ez bertaratze bat baino gehiago eginez gero, automatiko egindanko lanaren zati horren nota 0 izango da.



Ebaluaketa jarraitua jarraitzen ez duen ikasleak, ikasgaia azken proban ebaluatua izateko eskubidea du. Azken probako ebaluazioan zati bakoitza azterketa banaren bitartez ebaluatuko da (guztira 4 azterketa): I. zatiko teoria eta praktika eta II. zatiko teoria eta praktika. Ordutegien edo laborategien kudeaketarekin arazoak egonez gero praktiketako azterketak beste egun edo eta ordutegietan egin daitezke, beti ere ikasleei denborarekin abisatua.



Ebaluazio jarraitua egiten ez duen eta azken probara aurkezten ez den ikaslea EZ Aurkeztua edukiko du.



Ondorengoa da ebaluaketaren haztapena:

- Azterketa idatzia: %60

- Bestelako probak (praktikak, laborategi-txostenak, aurkezpenak, etabar): %40



Ebaluaketa metodoa ikasleak aukeratutako duen metodologia motaren araberakoa izango da (jarraitua edo bukaerako proba). Haztapena ebaluaketa metodologiarekiko independentea da.



I ZATIA: Automatizazio Industriala: 4/10

Atal teorikoaren pisua: 2/10

Atal praktikoaren pisua: 2/10



II ZATIA: Kontrol Industriala: 6/10

Atal teorikoaren pisua: 4/10

Atal praktikoaren pisua: 2/10



Ikasgaia gainditzeko, bukaerako nota 5 (hamarren gainean) baino handiagoa izateaz gainera, atal bakoitza (I zatia teoria, I zatia praktikak, II zatia teoria, II zatia praktikak) modu independentean gainditu beharra dago (atal bakoitzaren nota minimoa 5/10). Zatiren bat gainditzen ez bada gehienez nota orokorrean 4/10 jarriko da, eta kasuren batean lortutako nota 4/10-koa baino txikiagoa baldin bada berezko nota hori jarriko zaio ikasleari. Ohiko deialdian gainditzen direna atalen nota ez-ohiko deialdirako gordeko da baina ez hurrengo ikasturterako.





Compulsory materialsToggle Navigation

eGela plataforman irakasleek ezarritako materiala.

BibliographyToggle Navigation

Basic bibliography

- IKASGAIRAKO OINARRIZKOA DEN LIBURU ESPEZIFIKOA (klaseko teoria eta ariketekin)"Automatismoak eta Kontrola". Haritza Camblong, Nora Barroso, Aitzol Ezeiza. ELhuyar-UEU, 2014.



- "Erregulazio automatikoa”. Arantza Tapia and J. Florez. Elhuyar, 1995.



- Autómatas Programables. Balcells/Romeral. Ed. Marcombo.



- Ingeniería de control moderna. Ogata, K. Editorial: Prentice-Hall



- MATLAB Simulink. Tutoriales.



- SYSMAC CJ1M Manual de Programación.

In-depth bibliography

- Automátas Programables. Porras,A./ Montanero. Ed. McGraw-Hill.
- Ingeniería de la Automatización Industrial (2ª Edición) R. Piedrahíta Moreno, E Ra-Ma.
- Instrumentación industrial. Creus, A. Editorial: Marcombo

Journals

- Automática e Instrumentación: http://www.tecnipublicaciones.com/automatica/
- InTech: http://www.isa.org/InTechTemplate.cfm?Section=InTech_Home1

Examining board of the 5th, 6th and exceptional callToggle Navigation

  • BARROSO MORENO, NORA
  • CAMBLONG RUIZ, ARITZA
  • LARREA SUKIA, MIKEL

GroupsToggle Navigation

16 Teórico (Spanish - Tarde)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
16-17

16:00-18:00

18-30

16:00-18:00

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 3.1 - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA
  • AULA 3.1 - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA

16 Applied laboratory-based groups-1 (Spanish - Tarde)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
16-17

14:00-16:00

18-30

14:00-16:00

Teaching staff

Classroom(s)

  • LABORATORIO AUTOMáTICA - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA
  • LABORATORIO AUTOMáTICA - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA

16 Applied laboratory-based groups-2 (Spanish - Tarde)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
16-30

17:30-19:30

Teaching staff

Classroom(s)

  • LABORATORIO AUTOMáTICA - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA

46 Teórico (Basque - Tarde)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
16-17

17:30-19:30

18-30

17:30-19:30

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 2.1 - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA
  • AULA 2.1 - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA

46 Applied laboratory-based groups-1 (Basque - Tarde)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
16-17

14:30-16:30

18-22

14:30-16:30

23-30

14:30-16:30

Teaching staff

Classroom(s)

  • LABORATORIO AUTOMáTICA - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA
  • LABORATORIO AUTOMáTICA - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA
  • LABORATORIO AUTOMáTICA - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA

46 Applied laboratory-based groups-2 (Basque - Tarde)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
16-17

10:30-12:30

18-22

10:30-12:30

23-30

10:30-12:30

Classroom(s)

  • LABORATORIO AUTOMáTICA - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA
  • LABORATORIO AUTOMáTICA - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA
  • LABORATORIO AUTOMáTICA - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA

46 Applied laboratory-based groups-3 (Basque - Tarde)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
16-30

14:00-16:00

Teaching staff