Ekitaldien oroitidazkiak

Ekitaldien Oroitidazkia: 2014-2015. Ikastaroa

  • 2014ko urriaren 9an, EHUko Letren Fakultatean, II Seminario ANIHO: Antigüedades nacionales, regionales y locales en el siglo XIX burutu zen. Koordinadorea Antonio Duplá Ansuátegui Dkt., Antzinate klasikoa alorreko ikertzailea, izan genuen.
  • EHUko Letren Fakultateko Areto Nagusian , 2014ko urriaren 21ean, José Ángel Zamora Lópezek, Instituto de Lenguas y Culturas del Mediterráneo y del Oriente Próximo-ko irakasleak, El pueblo fenicio: descubriendo una cultura mediterránea hitzaldia eman zuen.
  • 2014ko azaroaren 24 eta 25ean, EHUko Letren Fakultatean II Jornadas sobre la biografía como género literario. La biografía latina de la Antigüedad tardía al Renacimiento, antolatu ziren. Guadalupe Lopetegi Semperena, Iñigo Ruiz Arzalluz eta Vitalino Valcárcel Martínez, Greziar eta latindar filologia arloko ikertzaileak koordinadore izan genituen.
  • 2015eko ekainaren 17an EHUko Letren Fakultatean I Jornada Científica sobre Religiones Antiguas e Historiografía burutu zen. Honako hiru hauek izan ziren antolatzaileak: "HAR2011-25370/HIST" Ikerketa Proiektua (Ministerio de Economía y Competitividad, M.ª Cruz González Rodríguez ikertzaile nagusia) "IT 760-13" Euskal Unibertsitate Sistema Ikerketa Taldea (Juan Santos Yanguas ikertzaile nagusia) eta "Julio Caro Baroja" Historiografi Institutua (Carlos III. Unibertsitatea, Madril).