Ekitaldien oroitidazkiak

Ekitaldien oroitidazkia: 2005-2006. ikastaroa

  • EHU-aren Letren Fakultatean, 2005ko irailaren 7tik 10era bitartean, Reinhard Stempel Ekialdeko eta Antzinate Indoeuropar ataleko kideak antolaturik, 10th General Conference of the Association Internationale des Études Arméniennes izeneko ikastaroa egin zen.
  • EHU-aren Letren Fakultatean, 2005ko azaroaren 10-11n, Juan Santos Yanguas Antzinate Penintsular ataleko zuzendariak antolaturik, Los tiempos antiguos en los Territorios Pirenaicos izeneko ikastaroa egin zen.
  • EHU-aren Letren Fakultatean, 2005ko azaroaren 23tik 25era bitartean, Historiaurre ataleko kideak diren Ana Cava Almuzara eta Alfonso Alday Ruiz doktoreek antolaturik, El Mesolítico de la Cuenca del Ebro y Litoral Mediterráneo izeneko ikastaroa egin zen. Mintzaldiez at partaideek Kanpanoste Goikoa, Kanpanoste eta Atxoste aztarnategiak bisitatu zituzten.
  • EHU-aren Zuzenbide Fakultatean, 2005ko abenduaren 13tik 15era bitartean, Antzinate Klasiko ataleko kidea den José Ángel Tamayo Errazkin doktoreak antolaturik, Mundo Klasikoaz II Hitzaldi Zikloa: El mundo clásico a través de las artes actuales izeneko ikastaroa egin zen.
  • EHU-aren Udako Ikastaroen artean, Oiassso Museoaren laguntzarekin, Donostian 2006ko abuztuaren 21etik 24ra bitartean, Antzinate Penintsular ataleko zuzendaria den Juan Santos Yanguas doktoreak eta Irungo Oiasso Museoko zuzendaria den Mercedes Urteagak antolaturik Romanización e identidad Indígena en el Arco Atlántico izeneko ikastaroa egin zen.