Departamento de Políticas Públicas e Historia Económica
Albisteak
Xabier Lamikizen argitalpen berria
Lehenengo argitaratze data: 2016/05/05
"Othoi çato etchera" (Otoi zatoz etxera) liburuaren aurkezpena egin da. Berau, Xabier Lamkizek Londreseko National Archives agiritegian aurkitutako eta lapurteraz idatzitako gutunen edizio kritikoa dugu. Eskutitz hauek britaniar itsas armadak 1757an harrapatutako ontzi frantziar baten dokumentazioarekin batera topatu zituen.
Aurkezpenak bertoko zein atzerriko zenbait hedabideetan izan du oiartzunik.
Othoi çato etchera
"La Dauphin" itsasontziko euskarazko gutunak (1757).
Lamikiz, X; Padilla Moyano, M; eta Videgain, X.,
Lapurdum aldizkariaren 2. ale berezia (Baiona, IKER, 2015). ISBN: 978-2-9553413-0-8